Josu Jon Imaz: “EAJ-PNVk ez dio ezeri uko egiten subiranotasun konpartituaz ari denean”

EAJ-PNVren EBBko lehendakaria den Josu Jon Imazek esan du “EAJ-PNVk ez diola ezeri uko egiten subiranotasun konpartituaren kontzeptua defendatzen duenean. Hau ez da iritzi pertsonala, guztiona baino”.

Josu Jon Imaz: “EAJ-PNVk ez dio ezeri uko egiten subiranotasun konpartituaz ari denean” 11Abuztuak
2005
2005 AbuztuaK 11 |
Berria

PARTEKATU

"Hau ez da neure iritzi pertsonala. Ez naiz ari ezer bertan behera uzteaz edo ezeri uko egiteaz ari, baizik eta une honetan Euskadin bizi dugun egoera estrategikoa kontuan izanik belaunaldi baten etorkizuna jokoan dagoela, Euskadin bizikidetza eta normalkuntza politikoa adosteko alderdien oinarri sendoen artean akordio politikoak lortzeko gaitasuna” esan du Imazek.

EAJko lehendakariak esan duenez, “EAJ-PNVren 110. urteurrenean adierazpen instituzionala egin nuen, subiranotasun konpartituaren aldeko apustua eginez. Baina hori gure ponentzia politikoan jasota dago eta azken hauteskundeetako egitarauetan ere bai”.

"Hemen ez dugu hitzen magia teorikoa egin behar. Ni ez naiz fetitxista, eta are gutxiago termino politikoekin. Horregatik, uste dut funtsezkoena dela euskal gizarteak akordio zabala lortzea Euskadiren etorkizun politikoa nolakoa izan behar den erabakitzeko, euskal nazioa kohesionatzeko eta, euskal gizartearen borondatea errespetatuz, estatuarekin akordio eta itun sendoa lortzeko. Horri nahi dugun izena eman ahal diogu, nik neuk subiranotasun konpartitua deritzot”, azpimarratu du Josu Jon Imazek.

Interesatu Zaitez