EAJ-PNVK eta Coalición Canariak euren arteko harremana indartu dute Sabin Etxean egin duten topaketan

EAJ-PNV eta CC-ren ordezkaritzak, Aitor Esteban eta Fernando Clavijo buru izan dituztela, Bilbon batzartu dira erabateko konfiantza eta adeitasun giroan

EAJ-PNVK  eta  Coalición Canariak euren arteko harremana indartu dute Sabin Etxean egin duten topaketan  20Maiatzak
MaiatzaK 20 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren eta Coalición Canarias alderdien ordezkaritzak, Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidentea eta Fernando Clavijo CCren idazkari nazional nagusi eta Kanarietako Gobernuko presidentea buru izan dituztela, Sabin Etxean batzartu dira gaur bertan.

Bilera berean, Esteban eta Clavijoz gain, EAJ-PNVren aldetik bertan izan dira Joseba Díez Antxustegi, Erakunde Politikako burukidea; Miren Martiarena, Kanpo Harremanetarako burukidea eta Markel Olano,  Industria eta Trantsizio Energetikorako eta Euskara gaietarako burukidea. Kanariarren aldetik bertan izan dira David Toledo, Antolakuntza gaietarako Idazkaria; José Miguel Barragán, Estrategiarako Idazkaria; eta Nieves Lady Barreto, Exekutiba Nazionaleko kidea. 

Konfiantza eta adeitasun giroan egin den topaketan, talde bien artean aztertu dute bien lurraldeetan egun ematen den egoera politikoa, alderdi biek gobernu ardurak dituztela gogoan,  eta egoki jo dute erronka batzuei elkarlanean heltzen jarraitu beharra, hala nola migrazio politikari dagokion aldetik. Halaber,  balorazio positiboa eman diote Europako Hauteskundeei begira Europa Solidarioa-CEUS koalizioarekin osatu  zuten aliantzari. Hautagaitza honek hiritargoaren babesa jaso zuen, haren ondorioz eserleku bat lortu ahal izan baitzuen Europako Parlamentuan.

Azkenik, estatuko politikaz ere jardun dute topaketan, eta alderdi biek egoki jo dute Espainiako gobernuari beste behin exijitzea Legegintzaldiari zentzua eta norabidea emateko beharko diren Aurrekontu Orokorrak aurkez ditzala.

Bilerak ordu beteko iraupena izan du, eta amaitutakoan elkarrekin bazkaldu dute alderdi bietako ordezkariek.

Interesatu Zaitez