Pradales Lehendakariak EAJ-PNVren kanpainarekin bat egingo du bihar, Espainiako azken legegintzaldian Eusko Jaurlaritzarentzat 14 transferentzia berri lortu ondoren

Imanol Pradalesek Getxon hartuko du hitza kanpaina hasi zenetik lehen aldiz, eta jeltzaleen hautagaitzarekin joango da datorren ostiralean Bilboko Areatzan kanpaina amaierako mitina egin arte

Pradales Lehendakariak EAJ-PNVren kanpainarekin bat egingo du bihar, Espainiako azken legegintzaldian Eusko Jaurlaritzarentzat 14 transferentzia berri lortu ondoren 19Azaroak
AzaroaK 19 |
Kongresua

PARTEKATU

Imanol Pradales Lehendakariak bihar bertan azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVk abian jarri duen hauteskunde kanpainarekin bat egingo du. Bihar, ostiralarekin, kanpainako lehen hitzak esango ditu Getxon eta datozen egunotan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetatik ibiliko da Talde jeltzaleak Kongresu eta Senaturako aurkezten dituen hautagaiekin batera.

EAJ-PNVk azken inbestidura akordioan adostu zen akordioari esker, Pradalesek aldi honetan lortu izan du 14 eskuduntza berri Espainiako Gobernutik Eusko Jaurlaritzara transferitzea. Horien artean, langabezia- prestazioen kudeaketa eta atzerritarrentzako lan baimenen kudeaketa eta Ertzaintzaren eginkizunak Euskadiko portu eta aireportuetara zabaltzea. Halaber, Pradales izan da Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko Alde biko Lankidetza Batzorde batean parte hartu duen Lehen Lehendakaria. Hau da Gobernu bien artean informazioa maila gorenean partekatzeko alde biko foroa, talde jeltzaleak inbestidura akordiorako negoziaketan lortu zuen zerbait.

 

Interesatu Zaitez