Mikel Garmendiaren hileta-elizkizuna gaur egingo da Donostian

Urte askotan Euskal Herri osoko familientzat  Goenkaleko Joxe Mari izan zen. Kontua da osasun arazoengatik erretiratu zela eszenatokietatik eta ekainean, omenaldi bat jasotzeko, azken aldiz zapaldu zituela eszenatokiak.  Meza 18:30etan egingo da Donostiako Artzain Onaren katedralean.

Mikel Garmendiaren hileta-elizkizuna gaur egingo da Donostian 08Abuztuak
2005
2005 AbuztuaK 08 |
Berria

PARTEKATU

Mikel Garmendiaren heriotzak goitik behera astindu zuen euskal kulturaren mundua larunbat goizez. Azken urteetan euskal eszenaren erreferentzia izan den aktorea  ostiral gauean hil zen, bere etxean, 60 urte zituenean, eitb24.com web orriak ematen duen informazioaren arabera.


Mikel Garmendia 1982an hasi zen aktore lanetan. 37 urte zituenean Antzerti eskolan hasi zen  eta, ordutik egunera arte, interpretazioa bere bizitza bihurtu zuen.


ETBko telesailak ez dira gauza bera izango  aktore hau gabe, Mikel Garmendiak erakunde publiko horren ia ekoizpen guztietan esku hartu duelako. Bi eta Bat, Jaun eta Jabe edo Goenkale aktore ordiziarraren presentzia horren adibideak dira, eta berariaz azken serie horri esker oso ezagun bihurtu zen Euskal Herri osoan, hain zuzen ere Boga Boga tabernako jabea zen Joxe Mari moduan.


Azken urte hauetan, osasun arazoengatik,  interpretazioaren mundua utzi zuen eta horrexegatik bere azken agerraldiak  omenaldiei lotutakoak izan dira. Azken omenaldia ekainean jaso zuen, Euskal Aktoreen Elkarteak Besarkada saria eman zionean.

Interesatu Zaitez