Rafael Uribarrenek gaur hartuko du Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu kargua

Gipuzkoako diputatu nagusi, Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik, Rafael Uribarren Axpe izendatu du Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu. Uribarrenek, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburu izendatu berria den Nuria Lopez de Guereñu ordezkatuko du.

Rafael Uribarrenek gaur hartuko du Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu kargua 30Ekainak
2005
2005 EkainaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Kargua hartzeko ekitaldia gaur, goizeko 10:30etan izango da Foru Jauregiko Tronu Aretoan. Ostean, Diputatuen Ezohiko Batzarra izango da.

 

Rafel Uribarren Axpe Arrasaten jaio zen 1952 urtean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Albaitaritzan lizentziatua da, Osasun arloan Diplomatua eta Masterra du Ingurumenaren Gestioan.

 

Tolosako albaitari tituluduna izan da eta hamar urtetan lan egin izan du Tolosaldeako Albaitari Klinika batean. Eusko Jaurlaritzaren Urola Eskualdeko koordinatzailea izan da eta Gipuzkoako Albaitarien Elkargoaren lehendakaria izana da.

 

Hamabi urtetan Anoetako zinegotzia izan da eta Eusko Legebiltzarraren legebiltzarkidea 1995 urtetik. GBBren kidea da.

Interesatu Zaitez