Bizkaiko erakundeetako Presidente izateko hautagaiak aukeratzeko barne-prozesua urria eta azaroa artean egingo da.
08Urriak Bizkai Buru Batzarrak Ibone Bengoetxea Otaolea Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko hautagai gisa eta Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente izateko hautagai gisa proposatzea erabaki du gaur arratsaldean, 2027ko maiatzaren 23rako aurreikusita dauden udal eta foru hauteskundeei begira. Oinarriek berretsi beharko dute proposamena, urriaren erdialdetik aurrera irekiko den barne-prozesuan.
Ibone Bengoetxea Otaolearen profila
Ibone Bengoetxea bilbotarra da eta esperientzia instituzional eta politiko handia du. Erakunde-sare osoaren lehen mailako ezagutza du, erantzukizun handienaren ikuspegitik.
Bilboko Udaleko Alkateordea izan da Iñaki Azkunaren agintaldian; Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) Presidentea; Herri Administrazioko eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatua; gaur egun Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakariordea da.
Euzko Alderdi Jeltzalean afiliatuta dago 1991.urtetik eta kudeaketa-arlo ugari ezagutzen ditu, erantzukizun publikoaren garapenean hainbat arlotako buru izan baita. Garraioak, kultura, hezkuntza, administrazio publikoa, harreman instituzionalak, giza baliabideak, komunikazioa, komunikabide publikoak eta hizkuntza-politika kudeatu ditu.
Ana Otadui Biteriren profila
Ana Otadui Biteri Elorriotarra da. Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea da 2015. urtetik. Zuzenbidean lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen eta unibertsitate horretako Euskal Ikasketen Sailean aritu ondoren, funtzionario plaza lortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio Orokorreko teknikari gisa, oposizio bidez.
Ogasuneko, Lehendakaritzako eta Kulturako foru sailetan lan egin du bere ibilbide profesionalean, eta, gaur egun, Administrazio Orokorreko teknikaria da, kultura-ondareko zerbitzuan eszedentzian dagoena.
2005etik Eusko Alderdi Jeltzalean afiliatua, 2007ko udal hauteskundeetan Elorrioko Udalerako EAJren hautagaitzaren buru izan zen. Lau urtez oposizioko bozeramaile izan ondoren, 2011n Elorrioko Alkate izendatu zuten, eta erantzukizun hori 2009tik aurrera Eusko Legebiltzarreko eserlekuarekin bateragarri egin zuen. 2015eko ekainean, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari hautatu zuten.