Azkaratek zalantzan jarri du EHAK alderdiak Ibarretxerekin biltzeko adierazi duen borondatea

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren jarduneko bozeramailearen hitzetan "bitxia da EHAK alderdiak orain jakin nahi izatea Lehendakaria gizartearen gehiengoaren borondatea errespetatzeko prest ote dagoen, aurreko legegintzaldi osoan behin eta berriz hori esaten aritu izan denean eta hurrengo legegintzaldirako egitasmoetako oinarrizko puntua denean".

Azkaratek zalantzan jarri du EHAK alderdiak Ibarretxerekin biltzeko adierazi duen borondatea 07Ekainak
2005
2005 EkainaK 07 |
Berria

PARTEKATU

Halaber, galdetu egin du EHAK-k Ibarretxe eta Lopezekin biltzeko asmoa benetan ote duen "izan ere, medioen bitartez iragartzea ez baita horretarako erabili behar den bidea".

Azkaratek hitz horiekin jardun du EHAK alderdiak EAJ eta PSE-EEren hautagaiekin biltzeko plazaratu duen asmoaz. Antza denez, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopezekin berba egin nahi dute, hauek biek "euskal gatazkaz, eskubide politiko eta zibilez eta Eusko Legebiltzarraren berrikuntza demokratikoaz  duten iritzia" jakiteko inbestidura bilkuran eman beharreko botoa erabaki baino lehen.

"Ibarretxek alderdi guztiekin biltzeko asmoa" duela baieztatu ondoren, sailburuak argi utzi nahi izan du ez duela gustuko izan atzokoan EHAK alderdiak igorritako mezua, eta esan duenez "bitxia da talde horrek zalantzan jartzea Lehendakariak gizartearen gehiengoaren borondatearekiko duen begirunea".

Interesatu Zaitez