Boroa Industria Poligonoko 16 enpresek 2000 lanpostu sortuko dituzte

Amorebietako Boroa Industrialdeak 16 enpresa berri hartuko ditu lehen fase batean. Hauen guztien inbertsioa 139 milioitakoa izango da eta hirugarren urterako 2000 lanpostu sortuko dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak eman dituen datuen arabera.

Boroa Industria Poligonoko 16 enpresek 2000 lanpostu sortuko dituzte 01Ekainak
2005
2005 EkainaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Bizkailur foro elkarteak 16 enpresa aukeratu ditu aurkeztu diren 52 eskarien artean. Hogei orube izan dira salgai jarritakoak, bakoitza 371.431 metro karratuko zabalerarekin. Momentuz, 20 horietatik 16 esleitu dira. Gainerako lauak foro instituzioaren eskuetan geratuko dira oraindik bigarren aukeraketa prozesua eman beharko baita.

Enpresak aukeratzerako orduan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Amorebieta- Etxanoko udalak hainbat gauza hartu dituzte kontuan, besteak beste, enpresak izan dezakeen kokapen berriaren beharra, konpainiaren bideragarritasun ekonomikoa, lanpostuak sortzeko eta egonkor egiteko ahalegina eta Bizkaiko enpresa sareari egiten diote ekarpena. Hau guztiarekin, Boroa Industrialdea Bizkaiko enpresa poligonoetako garrantzitsuenetariko bat bilakatuko da.

Interesatu Zaitez