MCC-ren sortzaileek Aita Santuaren saria jasoko dute Elizaren Irakasbide Soziala enpresa munduan islatu izanagatik

Mondragon Sozietate Korporatiboaren sortzaileek ekainaren 18an, larunbata, Arantzazuko Santutegian (Oñati) Silvestre Deuna Aita Santuaren saria jasoko dute.

MCC-ren sortzaileek Aita Santuaren saria jasoko dute Elizaren Irakasbide Soziala enpresa munduan islatu izanagatik 01Ekainak
2005
2005 EkainaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Donostiako Elizbarrutiak aditzera eman duenez, sari hau Joan Paulo II.ak eman zien iragan otsailean “ekonomia eta enpresa munduan elizaren Irakasbide Soziala islatzeagatik".

Juan Maria Uriarte Donostiako gotzaina izango da ekitaldiaren buru Jose Maria Setien aurreko gotzaina ondoan izango duela. Bertan, Aita Santuaren saria hartuko dute Alfonso Gorroñogoitiak eta José María Ormaetxek, eta Luis Usatorre eta Jesús Larrañagaren izenean, beren emazteek hurrenez hurren, Pureza Aranzabal eta Carmen Galdós.

Sari hau eman izan da Jose Maria Setien orduko gotzainaren bitartez egin zen eskakizunari egindako erantzun gisa. Proposamena aurkeztu zuen batzordeak egindako eskarian esaten zenez “hainbat gipuzkoar eta euskaldunen bizimoduak hobetzearren lanari ekin diotelako, Jainkoagan izan duten fedean eta kristautasunaren baloreetan oinarriturik“.

Gipuzkoako elizbarrutiak azpimarratu duenez “hauxe da Aita Santuaren saria jasotzen duen lehen talde sekularra, beren fedeak eramanda Elizaren irakasbide soziala gauzatu nahi izan dutelako lan munduan Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan“.

Interesatu Zaitez