JOSU ORTUONDO:" EUSKAL HERRIA ARDATZ ATLANTIARREAN FINKATZEKO AHALEGINEAN JARDUNGO DUGU"

Josu Ortuondo, Galeusca Europako Herriak koalizioan EAJ-PNVren zerrendaburuak Euskal Herriak Europa mailan izan beharko lukeen postuaz aritu zen atzo Mugaz gaineko elkarlanari buruz izandako ekitaldi baten Estellan.

JOSU ORTUONDO: 02Ekainak
2004
2004 EkainaK 02 |
Berria

PARTEKATU

"EAJ-ak Europako erakundeetan gogor lan egingo du Europa Atlantiarraren planteiaketei kasu gehiago egin dadin, Erdialde eta Iparraldeko Europak 25 Estatuetara eginiko handikuntzarekin izango duen indarra orekatzeko" baieztatu egin zuen

 

Ortuondok  azpimarratu egin zuen   Euskal Herriak ardatz atlantiarraren garapenean motore lana egin beharko lukeela  " Akitaniarekin batera  osatutako Euro erregioa  onartua izan dadin eta  gure itsas portuen eta beste estatuetako portuen artean  itsas-bideak bultzatuz"

 

Halaber, EAJ-PNV alderdiko zerrendaburuak gogoratu egin zuen INTERREG ekimenetarako  finantzaketa zuzena egin ahal izatea proposatu egindo dela " Horrela eginez ez da beharrezkoa izango Estatuetako gobernuen bitartekaritza, hauek ekintzak luzatu eta zaildu besterik ez baitituzte egiten. Gainera ,fondoak edonola banatzen dituzte beraien kidetasun politikoei so eginaz, Estatu espainiarrean gertatu den bezala 2000-2004 epealdian" amaitu zuen.

Interesatu Zaitez