Irizar filial mexikarrak 255 autobus salduko dizkio Iamsa Taldeari

Euskal enpresak adierazi duenez, Irizar Taldeak Mexikon duen filialak 255 autobus salduko dizkio Iamsa garraio-konpainiari, 20,5 milioi eurogatik.

Irizar filial mexikarrak 255 autobus salduko dizkio Iamsa Taldeari 30Apirilak
2005
2005 ApirilaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Akordioa "Irizar Mexikok inoiz sinatu duen kontraturik garrantzitsuena" dela argi utzi dute Irizarreko arduradunek eta era berean, filialaren ekoizpena %50 handitzea ekarriko duela azpimarratu dute.

Gainera, guzti honek, 80 pertsona berri kontratatzea dakar. Beraz, 300 langile izango dira enpresan.

Interesatu Zaitez