Herritarren %78k uste dute euskal gizarteak izan behar duela estatutu berria nahi duen ala ez erabaki behar duena

Autogobernuaren 25 urteen balorazioa eta Estatutu Berriaren Proposamenari buruzko inkesta argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Bertan azaltzen diren datuen arabera Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleen %65ek autogobernuaren 25 urteetako balantze orokorrari positiboa deritzote, %7k, aldiz, negatiboa izan dela uste dute.

Herritarren %78k uste dute euskal gizarteak izan behar duela estatutu berria nahi duen ala ez erabaki behar duena 23Martxoak
2005
2005 MartxoaK 23 |
Berria

PARTEKATU

Herritarren gehienek (%51k) uste dute autogobernu handiagoak osasuna, hezkuntza, etxebizitza eskuratzea, pobreziaren kontrako lana eta horien moduko zerbitzu publikoen funtzionamenduari lagunduko liokeela.

Biztanleriaren erdiari baino gehiagori (%57) Eusko Legebiltzarrean onartutako Estatutu Berriaren Proposamenak interesa sortarazi dio eta gehiago dira Proposamenean biltzen diren puntu zehatzekin ados daudenak kontra daudenak baino.

Oinarriei dagokienez, herritarren %64 ados dago Euskal Herria identitate propioa duen Europako herria delako ideiarekin, %61 herrien autodeterminazio eskubideak dioen moduan Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duelakoarekin, beste %61 Euskadik Europan eta munduan ahots propioa edukitzearekin eta %63 Nafarroa eta Iparraldearekin era guztietako harremanak sakontzearekin.

Autogobernu handiagoari dagokionez, %62 ados daude gai eta arlo guztietan autogobernu handiagoa edukitzearekin, %59 gizarte segurantza eta botere judiziala Euskadin bertan kudeatzearekin eta %54 Euskadik kirol selekzio nazional propioak izatearekin.

Amaitzeko, inkestaren arabera, EAEko Herritarren %78k uste dute euskal gizarteak izan behar duela estatutu berri bat nahi duen ala ez erabaki behar duena.

Interesatu Zaitez