OLABARRIA: EZ DIRA UZTARGARRI ETAREN KONTRAKO ITUNA ETA EGIN NAHI DEN NAZIOARTEKO TERRORISMOAREN AURKAKOA

EAJ-PNVko, Margarita Uria eta Emilio Olabarria, eta Nafarroa Bai koalizioko, Uxue Barkos, diputatuak bat etorri ziren atzo, M-11ko Ikerketa Batzordean, Rodríguez Zapatero espainiar  gobernuaren  presidenteari gogoratzerakoan ez duela zentzurik bi ideia kontrajarri aldi berean defenditu nahi izateak. Alegia, batetik islamismoa eta Al Qaeda ez direla elkarrekin nahastu behar eta, bestetik, euskal abertzaletasuna eta ETAren terrorismoa elkarrekin nahasi nahia.

OLABARRIA: EZ DIRA UZTARGARRI ETAREN  KONTRAKO ITUNA ETA EGIN NAHI DEN NAZIOARTEKO TERRORISMOAREN AURKAKOA 14Abenduak
2004
2004 AbenduaK 14 |
Berria

PARTEKATU

Bai Uriak eta baita Barkosek ere indarrean dagoen Itun Antiterrorista aldatzea eskatu zuten, hitzaurrea erabat onartezina delakoan, alderdi abertzaleak behin eta berriz aipatzen dituenez gero. Uxue Barkosen ustez, “Gobernuak talde hiritar batenganako sentsibilitate handia erakusten du, islamismoa eta Al Qaeda ezin direla elkarrekin nahastu esaten duenean baina, aldi berean, sentsibilitate hori hutsa baino ez da, hitzaurrean alderdi abertzaleak behin eta berriz aipatzen dituen ituna babesten duenean”.

 

Zentzu berean, Batzordean EAJ-PNVren bozemaile den Emilio Olabarriak galdetu zion Zapaterori ea uztargarritzat joten ote zituen  Itun Antiterrorista, “non gehiagotan aipatzen den EAJ eta EA, ETA baino”,  eta buruzagi sozialistak nazioarteko terrorismoaren kontra proposatu nahi duen Estatu Ituna.

 

Olabarriak eskatu ere eskatu zuen  Eduardo Zaplana  PPren bozemailearen zenbait adierazpen  bilera-agirietatik kentzea. Besteak beste, Zaplanak aipatu zituen “agindu judizialei muzin egiten dieten talde eta hautetsi politikoak edota talde terroristekin hitzartzen dutenak”. Olabarriaren iritziz, era horretako adierazpenak “sasi delituak dira”.

Interesatu Zaitez