Euskal Taldeak aurkeztutako mozioa onetsi du Kongresuak CUME prestazioa 26 urtera arte luzatzeko eta hiru hilabeteko epean arin ebazteko unitatea sortzeko

Joseba Agirretxea bozeramaile jeltzaleak Euskadiko eskolako mapa baldintzatzen duen Lege Proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa defendatu du, politika uniforme bati erantzuten diolako hezkuntzan justizia sustatuko duen baliabideen esleipen eraginkorra bilatu beharrean

Euskal Taldeak aurkeztutako mozioa onetsi du Kongresuak CUME prestazioa 26 urtera arte luzatzeko eta hiru hilabeteko epean arin ebazteko unitatea sortzeko 18Ekainak
EkainaK 18 |
Kongresua

PARTEKATU

Kongresuak gaur bertan, ostegunarekin, Euskal  Taldeak sustatutako mozioa onetsi du zeinaren bidez Espainiako Gobernuari eskatzen baitzaio hamar bat neurri hartzea Gaixotasun Larria duten Adingabeak Zaintzeagatiko prestazioa hobetzeko.

Horien artean nabarmendu daiteke prestazio hori jasotzeko adina egungo 23 urtetik 26 urtera arte luzatzea eta gaixotasunen zerrenda eguneratzea beren beregi jasoz Autismoaren Espektroko Nahasmendua (3. Graduko AEN edo larria) eta gaixotasun arraroak edo sindromikoak kanpoan utziko dituzten interpretazio murriztaileak saihestuz. Era berean, Kongresuak zaintza modu berriak kontuan hartzea babestu du, hala, "nahitaez luzeak ez diren ospitaleratzeak berariaz aitortzea, ospitaleratze anbulatorioa, etxekoa edo eguneko erregimenekoa barne", edo lanaldi-murrizketa eta prestazio ekonomikoa independenteak eta bateragarriak izatea bermatzea.

Baina, horri guztiari loturik eta prestazio hau eguneratuko duen araudi berria izapidetu bitartean, zeinaren testua Euskal Taldeak Behin eta  berriz  eskatu ondoren entzutegi publikora atera baitu, Talde jeltzaleak sustatu duen mozioak Gobernu zentralari erreklamatzen dio hiru hilabeteko gehienezko epean unitate tekniko bat sortzea arazoak arintasunez konpon ditzan irizpide lotesleak izanez, familien eta mutuen arteko gatazkak judizializatzea saihestera begira.

Kongresuan gaur onetsi den mozioaren hamaika puntuak kontsultatzeko esteka honetan klikatu.

Hezkuntzako erreforma

Bestalde, gaur ere  eztabaidatu da Kongresuan Euskal Taldeak aurkeztutako osoko zuzenketa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa eta Unibertsitatez kanpoko hezkuntzan irakaskuntzan aritzeko baldintzak hobetzeari buruzko martxoaren 7ko 4/2019 Legea aldatzen dituen eta hezkuntza-sistema hobetzeko beste neurri batzuk hartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutakoa.

Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak defendatu du proiektu honek Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen mapa aldatzen duela,  aldez aurretik euskal erakundeekin hitz egin gabe. "Tokian tokiko errealitateari egokitutako konponbideak eskatzen dituzten desberdintasun demografikoak, geografikoak, linguistikoak, sozialak eta antolakuntzakoak daude", eta horri "euskal hizkuntza-, kultura- eta gizarte-errealitatearekin bat datorren curriculum-garapena" gehitu behar zaio Euskadin. Hala ere, "erreforma honek ez du aniztasun hori behar bezala onartzen. Aitzitik, orain orokortu nahi diren helburuak lortzeko tresna eraginkorrak garatu dituzten sistemek egindako lana kontuan hartzen ez duen logika uniformizatzaileari erantzuten dio".

"Madrilgo inposaketetan baino, autogobernuan sinesten dugunontzat eskumenak ez dira kontu administratibo hutsa. Politika publikoak gizarte bakoitzaren errealitatera egokitzeko aukera ematen duten tresnak dira. Horregatik, baztertu egiten dugu gure hezkuntza-sistemari zuzenean eragiten dioten erabakiak hasieratik hura kudeatzeko ardura duten erakundeak kontuan hartu gabe hartzea. Eta, hain zuzen ere, lankidetza gabezia horrek azaltzen ditu lege honek dituen muga asko", azaldu du Agirretxeak  tribunatik.

Horri guztiari gehitzen zaio “baztertu ezin den kontu bat: erreforma honek eragingo duen inpaktu ekonomikoa”, gaineratu du. Amaitzeko esan duenez “ez dugu auzitan jartzen hezkuntzan gehiago inbertitu beharra; alderantziz, Euskadik urteak daramatza konpromiso hori erakusten. Zalantzan jartzen duguna da derrigor berriak inposatzea nola finantzatuko diren aldez aurretik adostu gabe”.

Euskal Taldeak aurkeztu duen osoko zuzenketa ez da aurrera atera ganberako talde guztiek, Junts-en aldeko botoa eta ERCren abstentzioa izan ezik, kontra bozkatu dutelako.

La enmienda a la totalidad presentada por el Grupo Vasco no ha salido adelante, que ha recibido el voto favorable de Junts, la abstención de ERC y el voto en contra del resto de los grupos parlamentarios.

Azkenik, Euskal Taldeak  babestu du lurralde-finantzaketako sistemen baliabideei buruzko neurriak hartzen dituen dekretua. Idoia Sagastizabal diputatuak neurri horiek gobernu autonomikoetara zabaldu behar direla defendatzeko esan dituen hitzak  esteka honetan ikus daitezke.

Interesatu Zaitez