BERGARA, GIZARTE, ZIENTZIA ETA POLITIKAZKO ERABERRIKUNTZAREN HABIA

EBB, GBB eta bertako Uri Buru Batzarraren lehendakariak diren aldetik, Bergaran bildu dira gaur Josu Jon Imaz, Joseba Egibar eta Iñigo Alberdi, hango batzokiaren mendeurrena dela eta antolatutako ekitaldietan. Gaur egungo batzokia agiritegi historikoetan Marutegiko Torre moduan agertzen den jauregian dago kokatua, bergararrek Agirrebeñanekoa deitzen duten etxean.

BERGARA, GIZARTE, ZIENTZIA ETA POLITIKAZKO ERABERRIKUNTZAREN HABIA 12Abenduak
2004
2004 AbenduaK 12 |
Berria

PARTEKATU



Egitaraua ikurrinaren jasoaldiaz hasi da, jauregi bereko XVI mendeko balkoian. Erresistentziaren laguntzaile izan ziren Petra Irazola eta Natalio Juaristi jelkide zaharrek jaso dute ikurrina. Hain zuzen ere, balkoi berean jaso zuen ikurrina Jesus Maria Leizaola “lehendakari zaharrak” 1980ko abenduaren 14an, oraingo batzokia estreinako ireki zen egunean.

Ohizko aurresku eta ondoko meza ostean, ekitaldi politikoa eratu da. Imazek, Egibarrek nahiz Alberdik, hirurek aitortu eta eskertu dute Sabino Aranaren jarraitzaileek azken urteotan Bergaran egindako lan handia.

Zentzu honetan, EBBren lehendakariak azpimarratu du: “Bergara izan da, gutxienez azken 240 urteotan, Gipuzkoako eraberrikuntzaren lehen habia. Gizarte eta kulturaren aldetik Ilustrazioa; zientzi-eraberrikuntzari dagokionez Seminarioan egindako ikerlana; eta eraberrikuntza politikoari buruz, berriz, ideologia abertzalearen iraultza, XX. mendaren hasieran”. Imazek gogoratu du Bergarako Uri Buru Batzarra 1903an osatu zela, behar bada Gipuzkoako lehenengoetakoa.

Interesatu Zaitez