Aitor Esteban Madrilera joan da kanpaina bertatik egitera, eta bihar "Matafuturon" izan ondoren ostegunean Nueva Economía Fórumeko gosarian parte hartuko du

EBBren presidenteak María Llapartekin hitz egingo du bihar, asteazkena, Atresmediak antolatutako nazioarteko hausnarketa foroan, eta ostegunean Fernando Gareak egingo dio aurkezpena Nueva Economía Fórumek emango duen gosarian

Aitor Esteban Madrilera joan da kanpaina bertatik egitera, eta bihar 17Azaroak
AzaroaK 17 |
Kongresua

PARTEKATU

Aitor Esteban, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea,  Madrilera joango da Estatuko hiriburutik Euskal Etxearen defentsarako mezuak bertatik zabaltzeko, EAJ-PNVren helburua delarik Madriletik hurrengo lau urteotan entzuna izatea nahiko luketen ahots indartsua eramatea. Asteazkenean, 11:00etatik aurrean, Madrilgo Ateneoan `Matafuturo´ Atresmediaren hausnarketa  foroan `Argi luzeak zarata denboretan-Luces Largas en tiempos de ruido´ izenburupean egingo den solasaldian parte hartuko du. Estatuko hiriburuan eta Bartzelonan egin ohi den honetan izango dira Kanadako lehen ministro ohi Justin Trudeau eta Shirin Ebady Bakearen Nobel sariduna, bertara joango diren askotariko enpresari, politikari eta  kargu publiko ugarirekin batera. Bertan jorratuko dira gure gizartean gaur egun etorkizunera begira planteatzen diren erronka nagusiak.

Hurrengo egunean, hilak 19, ostegunarekin, Estebanek 9:00etatik aurrera  parte hartuko du Nueva Economía Fórumek antolatutako gosari informatiboan. Aurkezpena Fernando Garea kazetariak egingo dio Aitor Estebani.

 

Interesatu Zaitez