Bizkaiko zerrendaburu Idoia Sagastizabalek Euskadirentzako gutxieneko soldata propioaren beharra aldarrikatu du “bizitzaren kostura” egokitua, eta Euskal Etxearen aseguru polizaren laugarren estaldura defendatu du: “Pertsonen ongizatea bermatzea, gaur eta bihar, gobernatzen duena gobernatzen duela”
16Azaroak EAJ-PNVk Kongresurako Bizkaitik aurkezten duen zerrendaburu Idoia Sagastizabalek gaur Bilbon aldarrikatu du kalitatezko enplegua, soldatak eta pentsio duinak politika ekonomikoen erdigunean jartzeko beharra “euskal hiritargoak bizitzeko are baldintza hobeak izan ditzan”. “Lan bat izateak bermatu beharko luke hile akabura iritsi ahal izatea bezain oinarrizko gauza bat eta, horrekin, bizi proiektu bat garatu ahal izatea”, adierazi du Sagastizabalek, eta ildo beretik defendatu du “Euskadiko gutxieneko soldata propio bat, gure bizi kostuaren araberakoa”.
Sagastizabalek zentzu berean aldarrikatu du “lan harremanen marko propiorantz“ aurrera egiteko beharra, Euskadik izan dezan lan baldintzei buruz bere erabaki propioak hartzeko aukera. Hala gogoratu du hitzarmen autonomikoen nagusitasuna lortu zela eta EAJ-PNVren konpromisoa berretsi du “hementxe berton erabaki dezagun nola lan egin nahi dugun eta nola bizi nahi dugun”.
Pentsioen inguruan, hautagai jeltzaleak gogoratu du EAJ-PNV izan zela 2018an “KPIaren araberako igoera berreskuratzea, %0,25eko igoerarekin amaitzea eta iraunkortasun faktorea geldiaraztea”. Konpromiso horrek dakar pentsio baxuenak hobetzeko defentsa”, bereziki alargunena, eta 40 urte lanean egin ondoren aurre erretiroa hartzen dutenei ezartzen zitzaien penalizazioak ezabatzea. “Pentsiodunek duintasunez bizitzeko eskubidea dutelako, lasai eta izualdirik gabe”, esan du.
Sagastizabalek zentzu berean nabarmendu du Kongresuan “Euskadiren berezitasunak” defendatzearen garrantzia , eta LagunAro jarri du adibide gisa: “langile autonomoen sistema modifikatu zenean, beren pentsio eredua babestu ahal izan genuen , gure kooperatibistek beren eredu propioari eutsi ahal izan ziezaioten”.
Sagastizabalek ziurtatu du Euskal Taldeak Madrilen ekinean jarraituko duela euskal erakundeekin elkarlanean lan eginez “han lortzen dugun guztia hemen errealitate bihurtzeko”, eta amaitzeko defendatu nahi izan du Euskal Etxearentzat jeltzaleek daukaten aseguruaren laugarren estaldura: “Pertsonen ongizatea bermatzea, gaur eta bihar, gobernatzen duena gobernatzen duela” .