Aitor Esteban: “EAJ da euskal hiritargoaren interesak ondo defendatzeko asegurua”

EBBren presidenteak “aluzinagarri" jo du Patxi Lopezek “PPren botoekin Lehendakari izan zenak” atzo esan zuena, EAJren alde bozkatzeak ez dituela politika progresistak bermatzen. “Gobernuan kide dugunak hori esatea, EAJk herri hau lideratu duela dakienak eta egin diren politikak ezagutzen dituenak…. aluzinagarria da”

Aitor Esteban: “EAJ da euskal hiritargoaren interesak ondo defendatzeko asegurua” 13Azaroak
AzaroaK 13 |
Kongresua

PARTEKATU

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren EBBko presidenteak kanpainako lehen eguna hasi du atzokoan jeltzaleek Gasteizen aurkeztu zuten ideia beretik: “EAJ da euskal herritarren interesak ondo defendatzeko asegurua”, esan du. Eta gogora ekarri du aseguru horrek "klausula bi argi baino argiago dituela": autogobernuaren defentsa, gure politikak garatzeko tresna delarik eta gure ongizatea bermatzeko; eta gure printzipio demokratiko nagusia,“Vox-ekin sekula ere ez”.

Onda Vascan egin dioten elkarrizketan, Estebanek ziurtatu duenez “benetako boto ona, probetxuzko botoa” EAJ da, bera izango delako euskal agenda eta Euskadiko hiritargoari benetan axola diona Madrilgo politiken erdi-erdian jarriko duena. “Gobernuan dagoena dagoela, guk euskal agenda mahaigaineratuko dugu legegintzaldiko lau urteotan”. “Ez dugu alfonbra gorririk edo urdinik jarriko, inori ez diogu botoa musutruk emango, beste batzuek egin duten moduan; euskal agenda planteatuko dugu, gizarte honi ardura diona. Argi baino argiago dugu”, esan du.

Presidente jeltzaleak gaurko elkarrizketa aprobetxatu nahi izan du Patxi Lopezi erantzuteko, atzo adierazi baitzuen “EAJ bozkatzearekin ez direla politika progresistak ziurtatzen”. “Aluzinagarria iruditzen zait hori. Herri honek eta herri honetan egin diren politikak, neurri handi batean, EAJri esker egin dira, bera izan delako prozesua lideratu duena. Eta hori esatea gobernukide dugun batek… dekretu baten kontra bozkatu dugula leporatuz esatea (etxebizitzako bigarrena), beren ministroek eurek ‘dekretu txarra’ deitzen dutena…. Eta esatea Kongresuan duten bozeramaileren ondokoak dimititu behar izan duenean bere bikoteak 30etik gora pisu zituenean…. Hara, PPren botoekin Lehendakari izan zenak, hauteskundeak irabazi ez zituen arren”, amaitu du.

Interesatu Zaitez