EAJ-PNVk Gasteizen hasiko du gaur gauean hauteskunde kanpaina, eta Kongresurako Bizkaitik aurkezten den zerrendaburuak horren aurrean nabarmendu duenez “plan bat daukagu legegintzaldiak irauten dituen lau urteotan euskal herritarron interesak defendatzeko”
12Azaroak “Azaroaren 29an aukeratuko dugu Euskadi Madrilen nork ordezkatuko duen, eta kanpaina honi heltzen diogu gogoz eta ilusioz beteta eta gure lanean konfiantza osoa izanik. Jakin dakigu hilaren 29a amaitzen denean 30a etorriko dela; eta horren ondoren lau urte izango ditugula aurretik. EAJ-PNVn plan bat daukagu kanpainako argi guztiak amatatzen direnean Madrilen euskal herritarren interesak defendatzeko. Hemendik aurrera 15 egun ditugu azaroaren 29a igarotakoan gai hauek guztiei heltzeko nola egingo dugun azaltzeko”. Hori izan da Idoia Sagastizabal Diputatuen Kongresurako Bizkaitik aurkezten den zerrendaburu jeltzaleak zabaldu nahi izan duen mezua, Gasteizen EAJ-PNVren hauteskunde kanpaina abiatzeko ordu gutxi batzuk falta direnean. Izan ere 21:00ean hasiko da Gasteizen Hauteskunde Orokorretarako hauteskunde kanpaina.
Sagastizabalek azpimarratu duenez “jakin badakigu asko dugula jokjoan etxebizitza alorrean, baina pentsioen alde ere lan egin behar dugu, enpleguaren alde, gehien maite ditugun horientzako zainketen alde eta gure auzoetan lasai bizi ahal izan gaitezen”, eta azaldu du horietako guztiak Madrilen erabakitzen direla: “Gaur bertan, Maribel Vaquero Kongresuan dago gure jarrera defendatzen eta euskal herritarron ahotsa Madrilen entzuten dutela eta Madrilen eragiteko indarra duela bermatzen”, esan du.
Amaitzeko azaldu duenez “Euskal Talde indartsu bat behar dugu Madrilen, ekiteko gaitasuna eta bozkatzeko ahalmena izango duen taldea, gure autogobernuan atzerako pausurik ez emateko eta euskal herritarron ongizatea hobetzeko”.