Azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorrei begira komunikazio zerbitzua abiatuko du EAJ-PNVk

Aberri ekitaldi guztien jarraipen zuzena egin ahal izango da Alderdiaren webgunetik (eaj-pnv.eus), Youtube kanaletik (youtube.com/multimediaeaj) eta X sare sozialeko kontutik (https://x.com/eajpnv).

Azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorrei begira komunikazio zerbitzua abiatuko du EAJ-PNVk 12Azaroak
AzaroaK 12 |
EBB

PARTEKATU

A-29ko hauteskundeetarako kanpaina abian jartzera begira, EAJ-PNVren Komunikazio Bulegoak zerbitzu berezia aktibatuko du hiritarrentzat oro har eta hedabideetako profesionalentzat bereziki. Hala, EAJ-PNVren webgunea izango da informazioa emateko plataforma nagusia, baina ez bakarra, azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako kanpainako ekitaldien jarraipena egin ahal izateko.

eaj-pnv.eus webgunearen bidez, euskal hiritargoak zuzenean eta streaming bidez ikusi ahal izango ditu talde jeltzaleak azaroaren 12tik eta 27ra bitartean egingo dituen ekitaldi guztiak. Webguneak, gainera, kanpainako informazio guztiak eskainiko ditu: prentsa oharrak, ekitaldietan ateratako bideo eta argazkiak bereizmen handian eta hautagaien eta alderdiko buruen jardunari buruzko informazioak eta argazkiak, hautagaien profilak, hauteskundeetako agenda, eta abar. Kanpainako agenda etengabe eguneratuko da, ekitaldiak bi egun lehenago iragarriz. Hauteskunde egitasmoa gure webgunean kontsulta daiteke.

EAJ-PNVren kanal digitalek hauteskunde kanpainako ekitaldi eta jarduera guztiak estaliko dituzte, mitinetan eta hedabideetan hautagaien eta Alderdiko buruen agenda eta presentzia barne hartuz.

Instagram, TikTok, X eta Facebook sare sozialetako presentziaz gain, Whatsapp eta Telegram kanaletan ere zabalduko da egunean eguneko informazioa. Halaber, eguneko argazkiak bereizmen handian publikatuko dira Flickr-en.

Talde jeltzaleak Gasteizen abiatuko du hauteskunde kanpaina, Andre Maria Zuriaren plazan 21:00etatik aurrera egingo duen mitinarekin. Bertan hitza hartuko dute Gorka Urtaran, Idoia Sagastizabal, Maribel Vaquero zerrendaburuek, Imanol Pradales Lehendakariak eta EBBren presidente Aitor Estebanek. EAJ-PNVren agendan kontsultagai dago ostiraleko eta larunbateko ekitaldiekin zerikusia duen guztia, agendako ekitaldiak etengabe eta bi egun lehenago iragarriko direlako.

KANPAINARAKO OHAR GARRANTZITSUAK

1.- Satelite bidezko transmisio-datuak, azaroaren 12tik 18ra kanpainako aberri ekitaldietarako ondorengoak izango dira:

ASTRA KU 2F 9 Mhz DVBS-2
Uplink 14,124.25 V
Downlink 12,624.25 H
Fec 3/4
Symbol Rate 7.200
Bandwidth 9 MHZ

Satelite bidezko transmisio-datuak azaroaren 19tik 27ra ondorengoak dira:

STRA KU 2F 9 Mhz DVBS-2
Uplink 14,024.25 V
Downlink 12,524.25 H
Fec 3/4
Symbol Rate 7.200
Bandwidth 9 MHZ

2.- Behar duten hedabide guztiek  (arrazoi teknikoengatik edo horrelako baliabideak eskuratu behar dituztelako) gure FTPa izango dute eskura, handik materiala deskargatzeko (bideoak, audioak, material grafikoa).

HOST: pblk.eaj-pnv.eus
USER: komunika@pblk.eaj-pnv.eus
PASS: *01*Komu

3.- Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da EAJ-PNVren webgunean (https://www.eaj-pnv.eus), gure YouTubeko kanalean (https://www.youtube.com/@eaj-pnv) eta X-ko gure kontuan (https://x.com/eajpnv).

4.- Ekitaldiak amaitu ondoren EAJ-PNVren prentsa-zerbitzuak prentsa-oharra eta kalitate handiko eta inolako eskubiderik gabeko argazkiak bidaliko ditu. Material hori jasotzeko, buletin honetara harpidetuta egon beharko da. Harpidetza gure webgunean egin daiteke: (https://www.eaj-pnv.eus/eu/harpidetu-buletinera/). 

Interesatu Zaitez