Martiarena, Vaquero, Artolazabal eta Agirregoitia EAJ-PNVren ordezkari Renew Europek Bruselan egingo duen goi-bileran

Bihar bertan Palais d 'Egmont-en egingo den goi-bilerara joango dira hiru estatuburu eta Europako lehen ministro, europar komisioaren hiru komisariorekin batera. Jorratuko diren gai nagusiak dira egoera ekonomikoa eta lehiakortasuna, segurtasuna eta defentsa, erakundeen erreforma eta berdintasuna eta askatasunak

Martiarena, Vaquero, Artolazabal eta Agirregoitia EAJ-PNVren ordezkari Renew Europek Bruselan egingo duen goi-bileran 14Urriak
UrriaK 14 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Renew Europe Europako Parlamentuko zentroko talde parlamentarioa 78 eurodiputatuk osatzen dute, eta bihar Bruselako Palais d´Egmonten egingo du buru nagusiekin goi-bilera. Espainiako Hauteskunde Orokorretarako kanpainaurrean gaudela, EAJ-PNVren ordezkari gisa, bertan izango dira Miren Martiarena Euzkadi Buru Batzarreko kanpo harremanetarako burukidea, Maribel Vaquero Kongresuko Euskal Taldeko bozeramailea, Beatriz Artolazabal Senatuko bozeramailea eta Oihane Agirregoitia eurodiputatua.

Bilera horretan izango dira Emmanuel Macron Frantziako presidentea, Micheál Martin Irlandako lehen ministro eta EBko Kontseiluko txandakako presidentea, Rob Jetten Herbehereetako lehen ministroa, Kaja Kallas EBko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkaria, Marta Kos hedapen-komisarioa, Hadja Lahbib Berdintasuneko eta Krisia Kudeatzeko komisarioa eta alderdi politikoetako, talde parlamentarioetako eta Europako Parlamentuko buruzagiak. Guztira, ehun ordezkari politiko baino gehiago, taldeak hemendik eta 2029. urtera bitartean izango dituen lehentasun politikoez hitz egiteko.

EBko estatuburu eta gobernuburuen arteko goi-bilera egin aurretik Europako Parlamentuan EAJ-PNV kide duen Renew Europe taldeak deitu ohi duen bileran, ondorengo gaiak jorratuko dira hainbat lan-paneletan: egoera ekonomikoa eta lehiakortasuna, segurtasuna eta defentsa, erakundeen erreformak, berdintasuna eta askatasunak, besteak beste.

 

Interesatu Zaitez