Kongresuko Euskal Taldeko orain arteko bozeramaileak gogora ekarri duenez 2023ko legeak aukera ematen zion Estatuari Euskadin gai horretan arautzeko. Ondorioz alokatzeko etxebizitzak desagertu dira, prezioak ez dira jaitsi legearen defendatzaileek iragartzen zuten moduan, eta ez du erabat bermatzen pertsona kalteberei eman beharreko babesa: “Kontua ez da maizterren eta etxejabe txikien artean aukeratzea”
13Urriak Maribel Vaquerok, azken legealdi honetan EAJ-PNVk Kongresuan izan duen bozeramaileak, gaur bertan aldarrikatu du talde jeltzaleak ez duela “inboluzio demokratikorik” onartuko, ezta aukerarik babestuko ere “Euskadiko interesen kontra”. Halaber, argi utzi du 2023. urtean bezala jeltzaleek ez dutela inola ere babestuko Vox kide izango duen gobernurik. “PP Vox-eskutik doan bitartean, gu ez gara hor egongo”.
Gaur, asteartearekin, Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan ari utzi duenez, EAEren ordezkari izan daitezen aukeratzen diren 18 diputatuak, hauen artean PPk gaur egun bi eserleku dituela eta Voxek bat ere ez duela, ez dira “bloke bat edo beste babesteko” baizik eta Madrilen “Euskadiren interesak defendatzeko”. Horregatik adierazi du alderdi politikoek zerbait eskaini beharko luketela blokeen “marko teorikotik kanpo”: “Hauteskundeen ondorengo egunean, zer eskaintzen duzu, zer defendatuko dugu, euskal herritarren alde zer egingo duzu?. Bada, hortxe egongo da EAJ-PNV, hurrengo egunean lanean jarri beharra dagoelako” .
Hala, Euskal Taldeak aurreko legealdi osoan egin duen lana defendatu du, lorpen zehatzak egiazta baititzake mendekotasun gaietan, zerbitzu publiko honen finantzaketa bermatuz; energia gaietan, potentzia elektrikoa euskal industriaren mesedetan handituz; edo familia zaintzaileentzako laguntzak ahalbidetuz, besteak beste.
Etxebizitzaren inguruan egin dizkioten galderei erantzunez, Vaquerok azaldu du Diputazio Iraunkorrean EAJ-PNVk epe laburrean babestuko duen dekretuak 20 lege inguru modifikatzen dituela ia akordiorik eman ez den legegintzaldiaren amaieran. Puntu honetan azaldu duenez. “autokritika pixka bat egin beharko lukete ezker abertzalearen baitan” 2023ko Etxebizitza Legeari dagokionez, lege honetan bi gauza garrantzitsu gertatu zirelako. Alde batetik, “Estatuari atea ireki zitzaion Etxebizitzaren inguruko legeak egin zitzan”. Vaqueroren ustetan “hori ez da alderdi independentista batek egin beharko lukeen zerbait”. Eta, bestetik “ez zen sasoiko etxebizitza arautu”. Euskadin ditugun datuen arabera ohiko etxebizitzarako alokairua sasoiko alokairura desbideratu da 2023tik 2025era bitartean, eta hori gertatu da legeak zulo hori utzi zuelako. Salatu egin genuen, baina aurrera egitea erabaki zuten. Orain etxebizitza gutxiago daude merkatuan? Zati batean bai. Prezioek behera egin dute. Ez da erabat hala gertatu. Pertsona kalteberak babestu dira? Ez erabat”.
“Hau ez litzateke izan behar maizterren eta etxejabe txikien arteko aukeraketa bat. Euskadin alokairu guztien %81 etxejabe txiki horien eskuetan dago, eta merkatuan jarraitzea behar dugu, alokatzeko etxebizitzak egotea nahi badugu”, amaitu du Vaquerok.