Euskal Taldeak legegintzaldia itxi du 1.500tik gora hitz-egiterekin, ehunka ekimenekin eta azaroaren 29tik aurrera helburu argi bati eusteko borondatearekin: "Madrildik euskal herritarren ongizatea lehenestea"

Orain arte jeltzaleen bozeramaile izan den Maribel Vaquerok hiru urte hauetan EAJ-PNVk egin dituen 200etik gora proposamen aldarrikatu ditu, eta diputatuen lana eta elkarrizketa eta negoziatzeko gaitasuna defendatu ditu, parlamentu zatikatu batean lan egin behar izan dutela gogoratuz

Euskal Taldeak legegintzaldia itxi du 1.500tik gora hitz-egiterekin, ehunka ekimenekin eta azaroaren 29tik aurrera helburu argi bati eusteko borondatearekin: 10Urriak
UrriaK 10 |
Kongresua

PARTEKATU

EAJ-PNVren Euskal Taldeak 1.500etik gora hitz-egite bildu ditu XV. legegintzaldi honetan Diputatuen Kongresuko organoetan, Parlamentuko jarduera guztiak barne harturik, hau da, kontroleko bilkuretan eginiko galderetatik hasita eta legegintza-proposamen propioak barne hartuz. EH Bilduk baino 500 hitz-egite gehiago, eta PSEko eta PPko diputatuek baino 1.200 gehiago. Gainera, jeltzaleen ahaleginak  lorpen historikoak ekarri ditu, hala nola Euskadiri transferitutako 14 eskumen berri; menpekotasuna finantzatzeko eredu berri bat, gastuaren % 50 bermatzen duena; edo sare elektrikoaren plangintza berri bat, euskal industriaren deskarbonizazioa eta iraunkortasuna bermatzeko, besteak beste.

Aitor Esteban izan zen jeltzaleen buru 2025eko apirilera arte, orduan aukeratu baitzuten EAJren EBBko presidente, eta Maribel Vaquerok hartu zuen bozeramailearen lekukoa. Nerea Renteria, berriz, diputatu gisa sartu zen. Mikel Legardarekin batera, Idoia Sagastizabal eta Joseba Agirretxea “Euskadiren ahotsa  izan dira Madrilen hiru urte hauetan", Vaquerok Gipuzko Buru Batzarrak Donostian duen egoitzan larunbat honetan egin duen balantzean azaldu duenez. Azaroaren 29tik aurrera ere helburu horri eutsiko diotela ziurtatu du: "Beti egin duguna egingo dugu: euskal herritarren interesak eta ongizatea lehenetsi. Zaratatik urrun, ideiak argi eta beti banderatzat eraman izan dugun elkarrizketa- eta negoziazio-ereduarekin".

"2023an, EAJ-PNV erabakigarria izan zen Vox Estatuko Gobernura iristea geldiarazteko, eta, aldi berean, planto egin zitzaion atzeraldi sozial eta demokratikoa izango zenari, Euskadiren autogobernua itoaldira eramango zuenari. Ez gara hortik mugitu, ultraeskuinari aurre egiteko harresi izango gara berriro", esan du Vaquerok, eta azaldu du hiru urte hauetan Euskal Taldeak lan egin duela "eskubideetan eta aukeretan aurrera egiteko eta autogobernuan bi frontetan sakontzeko:  Gorteetan onartzen diren legeak zentralizatzea saihesteko erne egonez  eta inbestidura-akordioa betetzen dela zainduz".

Sei diputatuek ehunka ekimen batu dituzte "euskal herritarren interesak defendatzeko", eta ongizatea dakarren autogobernua “babesteko". Ekimen horien artean ondorengoak nabarmendu ditu ordezkari jeltzaleak: 77 galdera osoko bilkuran, 13 lege-proposamen, 7 lege-proposamen osoko bilkuran eta 13 batzordean, eta 2 interpelazio dagozkien mozioekin.

Vaquerok ildo beretik azaldu duenez, ekimen horiek, besteak beste, etxebizitzari buruzkoak izan dira. EAJ-PNVk legegintzaldi osoan zehar lurzoruaren legea aldatzeko eta sasoiko alokairua arautzeko beharra azpimarratu du, 2023ko Etxebizitzaren Legetik kanpo geratu baitzen: "Proposamenak aurkeztu ditugu, behin baino gehiagotan, Lege Proposamenekin eta zuzenketekin, etengabeko negoziazioan murgilduta egon baikara. Baina beto gurutzatuek akordioa eragotzi dute". Era berean gogorarazi du Euskal Taldeak migrazioen politika integrala eta Euskadirentzat gai horren eskumenak eskatu dituela, eta  eginahalak egin dituela energia eta industria gaietan,menpekotasunaren alorrean eta are autogobernu handiagoa eskatzeko ekinean.

XV. legegintzaldian, parlamentuko gehiengoak hauskorrak izan dira, eta zailtasun handiak egon dira akordioak lortzeko, "gero eta  krispazio handiagoarekin, bloke eta beto gurutzatuek” eraginda, estatuan eta nazioartean gertakari garrantzitsuek baldintzatutako testuinguru batean. Legegintzaldi osoan Estatuko Aurrekontu Orokor berririk ez egoteak, Pedro Sanchezen Gobernua inguratu duten kasu judizialek eta ustelkeriak, etxebizitzaren krisiak, Ceutan migratzaileak sartu izanak, Ukrainako eta Ekialde Ertaineko gerrek, Donald Trumpen muga-zergek, tentsio geopolitikoek eta bizi-kostuaren garestitzeak baldintzatu dituzte lan politikoa eta parlamentuko jarduna. Horren guztiaren ondorioz, legegintza-ibilbide eskasa izan du legegintzaldiak, eta hainbat ekimen ezin izan dira onik atera.

Baina "EAJ-PNVren ekimen eta lorpenen zerrenda luzea da", esan du Vaquerok, eta azpimarratu duenez "sare sozialek jendearen sentipenetan beren eragina duten arren", "legeak aurrera ateratzen dira lan handia eginda, ekimenekin, zuzenketekin eta negoziazio handiarekin”, eta "horretan dago EAJ Kongresuan, Euskadirentzat  benetako ondorioak dakartzan lan zehatz hori egiten".

Lorpen nagusiak

Jeltzaleek lortu dituzten mugarri nagusien artean, inbestidura-akordioaren % 75 baino gehiago bete izana nabarmendu du Vaquerok. Hala, Euskadiren onarpen nazionalerako negoziazioak hasi dira; Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko aldebiko batzorde bat sortu da Lehendakariaren eta Gobernuko presidentearen babesarekin, eta 14 eskumen Euskadiri transferitzea lortu da, besteak beste, langabeziagatiko prestazioak eta atzerritarrentzako lan-baimenen kudeaketa, Trafikoa Nafarroara eskualdatzea amaitzea edo Ertzaintzaren eginkizunak Euskadiko portu eta aireportuetara hedatzea. Era berean lortu da mendekotasunaren %50eko finantzaketa-ereduaren akordioa,2027tik aurrera aplikatuko dena eta Mendekotasun Legearen erreforman jasoko dena; Euskal Ituna eguneratu da eta 14 zerga itundu dira, horien artean araugintzarako gaitasuna duen Europako zerga bat, hau da, Euskaditik arautu eta kudea dezakeguna; euskal erakundeek nazioarteko foro fiskaletan duten partaidetza zabaldu da (Ecofin); euskal langileen lan-baldintzak hobetzeko euskal hitzarmenen nagusitasuna, LagunAroren pentsioen eredu mistoaren aitorpena –kooperatibistek Gizarte Segurantzaren arloan egun duten egoera babestuz –, eta euskarak unibertso digitalera eramateko funtsak. Etxetik hurbilago, Usansolo Bizkaiko udalerri berri gisa eratu da, eta aurrerapausoak lortu dira Hondarribiako lurrak Udalari eskualdatzeko prozesuan.

Kongresuan Euskal Taldeko diputatuek egindako lana baliagarria izan da sare elektrikoan inbertsio gehiago egiteko eta Euskadiko sarearen egungo potentzia %50 handitzeko plangintza berri bat egiteko, horrek euskal industriaren lehiakortasuna bultzatzen baitu; BEZaren iruzur fiskalari aurre egiteko akordioak lortu dira, EAEko ogasunen diru-sarrerak handitzea ekarri dutenak; bultzada berri bat eman da zaintzak behar dituzten pertsonen zaintzaile nagusienei laguntzeko, besteak beste, CUME prestazioa jasotzeko eskubidea duten familiei dagokienez; berrerortze anizkoitzak dakartzan arazoei aurre egiteko lege-aldaketa bideratu da; eta Euskal  Pilota Selekzioaren ofizialtasuna lortu da. 

Diputatu jeltzaleen jarduna XV. Legegintzaldian

Aitor Esteban: (bozeramailea eta Kanpo Ekintza batzordea)

- 78 hitz-egite, 8 ahozko galdera osoko bilkuran, gehienak Gobernuko presidenteari, eta 5 galdera idatzi.

- Gai nagusiak: Sekretu Ofizialen Legea, hainbat legegintzalditan behin eta berriz egin duen aldarrikapena. Legegintzaldi honetan lortu du Espainiako Gobernuak Ministroen Kontseiluan testu bat onartzea, azkenean osoko bilkuran onartzea lortu ez den arren; CNI arautzen duten legeen erreforma eta inteligentzia-zerbitzuen kontrol parlamentarioa, bereziki Pegasus kasuaren ondoren; Mikel Zabalza kasuari buruzko dokumentazioa desklasifikatzeko behin eta berriz egindako eskaerak, besteak beste, eta  beste hainbat hitz-egite kanpo-politikako, lurralde-ereduko eta autogobernuko eztabaidetan.

   

Maribel Vaquero, bozeramailea 2025eko apiriletik (karguan den lehen emakumea).

Bozeramaile izan aurretik: Osasun batzordea; Garapenerako Nazioarteko Lankidetza; Gazteria eta Haurrak; Desgaitasunaren Politika integralak; eta Bideetako Segurtasuna, Mugikortasun jasangarria, Giza Eskubideak.

Bozeramaile gisa: Kanpo Gaietarako Batzordea, Berdintasuna, Etxebizitza eta Hiri Agenda, eta Gizarte Eskubide eta Kontsumo Batzordea, EBko Batzorde Mistoa.

- 351 hit-egite, kontroleko 22 galdera (azken urte honetan presidenteari) eta 19 idatziz.

- Parte-hartze aktiboa mendekotasunari eta desgaitasunari buruzko lege berrian, bai eta Euskadirentzat arlo hori finantzatzeari dagokionez ere, eta etxebizitzaren, berdintasunaren, atzerritarren erregularizazioaren eta, oro har, eskubide sozialen arloan.

   

Mikel Legarda, bozeramailearen ondokoa Euskal Taldean eta gai juridikoetarako erreferentzia EAJ-PNVrentzat.

Bozeramaile titularra 6 batzordetan: Konstituzionala; Justizia; Defentsa; Herrizaingoa; Lurralde Politika; Kalitate demokratikoa, ustelkeriaren aurkako borroka eta erakundeen eta legeen erreformak. Baita "Katalunia Operazioa" delakoaren eta Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuen ikerketa-batzordeetan ere.

- 374 hit-egite, horietatik 7 ahozko galderak izan dira Espainiako Gobernuaren kontrol-saioetan.

- Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoaren erreformaren proposamenaren eta defentsaren buru izan da, transferentziei lotutako eskumen-arazoak ebazteko, eta EAJ-PNVk bultzatutako autonomia-estatutuetarako konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko arazoa ezabatzeko, bai eta familia-prozesuetan adingabeen eskubideen defentsa egiteko ere; Kongresuaren gehiengoak legegintzaldiaren azken hilabetean onartu zuen aldaketa horren izapidetzea.

   

Idoia Sagastizabal izan da ekonomia, zerga, industria, energia eta aurrekontuen negoziazioaren arduraduna.

7 batzordetako bozeramailea: Ogasuna eta Funtzio Publikoa; Aurrekontuak; Industria eta Turismoa; Lana, Gizarte Ekonomia, Inklusioa, Gizarte Segurantza eta Migrazioak; Ekonomia, Merkataritza eta Eraldaketa Digitala; Trantsizio Ekologikoa eta Erronka Demografikoa; Toledoko Itunaren Akordioen Jarraipena eta Ebaluazioa.

Gainera, hornidura elektrikoaren eta komunikazioen eteteari buruzko Ikerketa Batzordearen buru izan da 2025eko apirilaren 28an.

- 418 hitz-egite, 20 kontrol-galdera eta 31 idatzizko galdera

- Landu dituen gaiak:

  • atsedenik gabe CUME prestazioa jasotzeko eskubidea duten familiek (gaixotasun larriak dituzten adingabeen zaintzaileak). Aurkeztu dituen mozioek, galderek eta Legez besteko Proposamenek Gobernua behartu dute dagokiona egitera.
  • euskal industriaren iraunkortasunagatik eta sektoreko enpleguengatik, berrindustrializazio- eta deskarbonizazio-prozesuetan gure industriarako sare elektrikorako sarbidea bermatzea lortu arte. Emaitza duela hilabete iragarri zuen ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Industria kontseilariarekin batera.
  • lan horrek guztiak ekarri zion Parlamentuko Kazetarien Elkarteak 2024an "Parlamentaririk Aktiboena" izendatzea.

    

Joseba Agirretxea.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko presidentea eta beste 5 Batzordeetako bozeramailea: Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirola; Kultura; Ekonomia, Merkataritza eta Eraldaketa Digitala; Osasuna; Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak.

-462 hi tz-egite, 13 ahozko galdera eta 45 idatzizko galdera.

- Euskal arrantza-sektorea defendatu du, honako hauek azpimarratuz: belaunaldien arteko erreleborik eza eta sektorearen biziraupenaren zailtasuna; Lanbide Heziketako euskal eredua; osasun-langileen baldintzak hobetzea; eta Zinemaren eta Ikus-entzunezko Kulturaren Legean eta Egile Eskubideen eta eskubide hurkoen Espainiako Bulegoaren sorreran lan egin du.

   

Nerea Renteria, 2025eko apirilean sartu zen Euskal Taldean  

5 batzordetako bozeramailea: Garraioak eta Mugikortasun Iraunkorra; Eskubide Sozialak eta Kontsumoa; Garapenerako Nazioarteko Lankidetza; Gazteria eta Haurren Batzordea; Desgaitasunaren Politika Integralak

- 93 hitz-egite, 12 galdera ahoz eta idatziz.

- Trenbidearen hegoaldeko saihesbideari, euskal Y-aren merkantziei eta udal mailako neurri aringarriei buruzko osoko bilkuran Legez Besteko Proposamena defendatu du. Irailean onartu zen.

 

 

 

 

Interesatu Zaitez