Aitor Esteban hauteskunde deialdiaren ostean: "Madrilek bere borrokak izango ditu, baina Euskadik bere interesak defendatu behar ditu"

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez, EAJ-PNV "prest" zegoen EAEn Kongresurako 18 eserleku eta Senaturako 12 erabakitzen diren hauteskunde deialdi honetarako, Madrilen euskal herritarren interesak defendatzeko: "Hautagairik onenak aukeratuko ditugu, proposamen argiekin, gure elkarrizketa, negoziazio eta akordio eredu arrakastatsuaren barruan"

Aitor Esteban hauteskunde deialdiaren ostean: 05Urriak
UrriaK 05 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

"Espainiako Gobernuaren etorkizuna ez da Euskadin erabakitzen. Madrilek bere borrokak izango ditu, baina Euskadik bere interesak defendatu behar ditu. Eta guztiok, euskal gizarteak eta hara doazen ordezkariek, kontuan izan behar duguna da interes horiek defendatzeko daudela. Ez gaude blokeak defendatzeko". Horiek izan dira Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidentearen lehen hitzak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Gorteak desegiteko hartutako erabakiaren berri izan ondoren.

"Hilabete dezente generamatzan esaten legegintzaldiak ezin zuela jarraitu proposamen zehatzak aurrera ateratzeko gutxieneko komunik gabe. Gobernatzea ez delako eustea soilik. Akordioak eta herritarren onerako aurrerapausoak lortzeko instituzio-gailua erabiltzea da gobernatzea", gogorarazi du Estebanek. "Deialdi hau ez datorkigu ustekabean. Prest geunden. Erabat. Orain gure hautagaitzen hautaketa azkartu egingo dugu, hauteskunde-araudiak eskatzen duen bezala", aurreratu du.

"Hautagairik onenak aukeratuko ditugu. Lehentasuna euskal herritarrak defendatzea duten hautagaiak. Argi dituztenak egin beharreko proposamen zehatzak, herritarrei labur eta argi azalduta. Madrildik etor daitezkeen eraso guztietatik gure autogobernua defendatzeko hautagaiak eta EAJrena bezalako eredu arrakastatsuaren barruan egiteko, alegia, elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordioak lortzeko gaitasunean egiteko", azpimarratu du.

 

 

Interesatu Zaitez