EAJ-PNVk Ogasun ministroari malgutasun handiagoa eskatuko dio eskulaneko zerbitzu intentsiboetako kontratu publikoetan, soldata-kostuen igoerari aurre egiteko

Astearteko kontrol saioan, María Dolores Etxanok Arcadi España ministroari gogoraraziko dio Sektore Publikoko Kontratuen Legeak galarazi egiten diola Administrazioari indarrean dauden zerbitzu kontratuen prezioak berrikustea

EAJ-PNVk Ogasun ministroari malgutasun handiagoa eskatuko dio eskulaneko zerbitzu intentsiboetako kontratu publikoetan, soldata-kostuen igoerari aurre egiteko 24Irailak
IrailaK 24 |
Senatua

PARTEKATU

Datorren astearteko osoko bilkuran, Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Espainiako Ogasun ministroari, Arcadi Españari, galdetuko dio ea zer erantzun emango dion Espainiako Gobernuak lan-eskuaren kontratu publiko intentsiboen soldata-kostuen igoerari. Gobernuaren lana kontrolatzeko saioan, Etxanok Sektore Publikoko Kontratuen Legeak sortzen duen arazoa azalduko du, hain zuzen ere Administrazioari dagoeneko indarrean dauden zerbitzu-kontratuen prezioak berrikustea galaraziz. Erregulazioaren malgutasunik ezaren ondorioz, mota horretako kontratuen esleipendunek kostu handiagoak hartu behar dituzte beren gain egikaritze-aldian, hala nola soldaten hazkundea, LGSaren igoeragatik edo lan hitzarmenagatik; desoreka horrek kontratuen bideragarritasuna, enplegua edo zerbitzuen kalitatea eta jarraitutasuna arriskuan jartzen ditu. Arazoa bereziki garrantzitsua da garbiketako, zaintzako edo esku-hartze sozialeko zerbitzuetan, eta gizarte-ekonomiako enpresa askori ere eragiten die.

Interesatu Zaitez