Maitane Ipiñazar: “Igandean Alderdi Egunaren 50. edizioa ospatuko dugu inoiz baino biziago dagoen EAJ-PNVrekin eta etorkizunari ilusioz beteta begiratuz”

Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak gaur, Forondan, ezagutzera eman ditu `Alderdia Bizi´ goiburupean asteburuan jeltzaleek egingo duten jai nagusiaren xehetasunak. Hala adierazi du uste osoa duela “hementxe jarraituko dugula 100. edizioa ospatzeko orduan” eta argitu du EBBk astelehenean, Aralaren, belaunaldi gazteenei zuzenduta onartu zuen mezuak ekitaldiko “gune nagusia” beteko duela

Maitane Ipiñazar: “Igandean Alderdi Egunaren 50. edizioa ospatuko dugu inoiz baino biziago dagoen EAJ-PNVrekin eta etorkizunari  ilusioz beteta begiratuz” 24Irailak
IrailaK 24 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Maitane Ipiñazarrek, Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak, gaur aurkeztu du EAJ-PNVk datorren igandean, irailak 27, `Alderdia Bizi´ goiburupean egingo duen Alderdi Eguna. “Atzera begiratzeko eguna izango da, 1977ko irailaren 25a gogora ekartzekoa, hantxe hasi baitzen dena, Aralarren. Egunotan egiten ari gara, irudiak ikusi ahal izan ditugu, egun hura gogoratu dugu. Euzkadi Buru Batzarra ere hantxe izan zen astelehenean  bere asteroko bilkuran. Gogo horrekin eta ilusio berberarekin, argi eta garbi esan nahi dugu gaur EAJ-PNVk hemen jarraitzen duela, lehen Alderdi Eguna egin zenetik 49 geroago eta Alderdia sortu eta 131 urte geroago, eta inoiz baino biziago jarraitzen duela  etorkizunari ilusioz beteta begiratzen diola”. Hala hitz egin du Ipiñazarrek Forondatik.

“Ez diogu soilik iraganari begiratzen, 50. edizio honek erronka bat planteatzen baitugu, aurrera begiratzen jarraitzeko, 50 urte barru ere, gure ospakizunaren 100. urteurrena ospatzeko orduan Alderdiak hemen jarraituko duen uste osoarekin”, esan du EBBren idazkariak  eta gogoratu du Aberri Burutzak iragan astelehenean Aralarren belaunaldi berrientzat onetsi zuen mezuak “igandeko ekitaldiko gune nagusia” beteko duela.

Ipiñazarrek adierazi duenez, igandeko ekitaldian "omenaldia" egingo zaie 50 edizio hauetan "gure inguruan parerik ez duen" ekitaldi jendetsu hau antolatzen "musutruk laguntzen digutenei". Era berean, zelaian mural bat instalatuko da non 49 edizio hauetako kartel guztiak erakutsiko baitira. Hurbiltzen denak  gerorako oroigarri bat utzi ahal izango du, nahi duen urtean sinatuz, 'Zure Bizitzako Alderdi Eguna' izeneko gunean. Gainera, Euzko Gaztedi-EGIko gazteek espazio propioa izango dute eta aurten Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dute.

Ipiñazarrek igandean "eguraldi ona" espero dela adierazi du eta  iragarri egin ditu ekitaldi politikotik kanpo EAJ-PNVk eskaintzen dituen jarduerak: ludoteka, Junping, Barredora, Futbolin, Zurezko Jokoak, tailerrak, paintball-a, kamioia jolas birtualekin, txutxu trena eta erorketa librea, besteak beste. Alderdi Egunak 400.000 metro koadroko zabalera hartzen du, eta 20.000 otordu inguru zerbitzatuko dira bertan. Hori posible da duela aste batzuetatik hona ekitaldia antolatzen diharduten 90 boluntario ingururi esker.

Alderdi Egunari buruzko informazioa eskuragarri dago EAJ-PNVren webgunean eta alderdieguna.eaj-pnv.eus webgunean.

Interesatu Zaitez