Aretxabaletako EAJ-PNVk Batzokiko ikurrinaren lapurreta salatu eta partekatutako ikurrekiko errespetua eskatu du

Talde jeltzaleak ikurrina lapurtu izana deitoratu eta euskal ikur nazionalekiko gero eta hutsalkeria handiagoa dagoela ohartarazi du.

Aretxabaletako EAJ-PNVk Batzokiko ikurrinaren lapurreta salatu eta partekatutako ikurrekiko errespetua eskatu du 16Irailak
IrailaK 16 |
Aretxabaleta

PARTEKATU

Aretxabaletako EAJ-PNVk joan den asteburuan euskal nortasun eta sinbologia nazionalarekiko mespretxua izan den ekintza batean Batzokiaren kanpoaldeko ikurrina eta masta lapurtu izana salatu du.

Alderdi jeltzaletik adierazi dutenez, bandera lapurtzea, mastarekin batera, normalizatu behar ez den gertaera tamalgarria da. Adierazi dutenez, "ikurrina, gure herri nortasunaren zehaztapen sinbolikoa da, luzaz debekatua izan dena. Nekez egon daiteke euskal subjektu politikorik, ustez gure nortasunaren kontzientzia dutela diotenek, salatzen dugun bezalako ekintzekin besteokin bat ez datozela adierazteko etengabeko burutazioak badituzte, bestelako asmo alternatiboen alde."

Aretxabaletako EAJ-PNVk bere gaitzespena adierazi du horrelako ekintzen aurrean, eta errespetuan oinarritutako bizikidetza babestu beharra defendatu du.

 

Interesatu Zaitez