Azpeitiko Eusko Alderdi Jeltzaleak Eusko Gudarostea omentzeko antolatu duen ekitaldian, Euge Arrizabalagak azpimarratu du EAJ-PNV beti agertu dela faxismoaren aurka
20Uztailak Azpeitiko Eusko Alderdi Jeltzaleak Eusko Gudarostea omentzeko antolatu duen ekitaldian, Euge Arrizabalagak azpimarratu du EAJ´PNV beti agertu dela faxismoaren aurka
GBBko presidenteak, Euge Arrizabalagak, egian oinarritutako memoriaren beharra aldarrikatu du. Historia bat nahierara berridazten dutenen aurrean, "historiaren egia" defendatu du, "manipulazio gehigarririk gabe".
Testuinguru horretan, gogorarazi du Eusko Gudarostea, Eusko Alderdi Jeltzalearen zuzendaritzapean, "Espainiatik zetozen gerrari eta faxismoari aurre egiteko, Euskadi, gure askatasunak, gure herri izaera, gure hizkuntza eta demokrazia defendatzeko" eratu zela.
Eusko Gudarostea uztailaren 19an EAJren Euzkadi Buru Batzarrak honako komunikatu hau eman eta berehala sortu zen: “Estatu espainiarrean gertatzen diren eta Euzkadin eta bere patuetan hain eragin zuzen eta mingarria izan zezaketen gertaeren aurrean, Euzko Alderdi Jeltzaleak adierazten du -gaur egun solemnitatez berresten duen ideologiak behartzen duen guztia salbatuz-, herritarren eta faxismoaren, errepublikaren eta monarkiaren arteko borroka planteatuta, bere printzipioek ezinbestean eramaten dutela herritartasunaren eta errepublikaren aldera erortzera, bere askatasun-mendeetan gure herriaren pribatiboa izan zen erregimen demokrata eta errepublikarrarekin bat etorriz”.
Euge Arrizabalagak nabarmendu duenez, erabaki hori “Euskal Herriaren interesen aldeko bandoa aukeratu zutelakoan” hartu zen. Puntu horretan, azpimarratu du Eusko Alderdi Jeltzalea beti egon dela mota guztietako faszismoen eta totalitarismoen aurka. "Frankisten faszismoaren aurka izan ginen baita ETAren totalitarismoaren aurka ere; eta orain Putinen, Trumpen, Netanyahuren edo beste edozeinen erregimen autoritarioen aurka jarraitzen dugu”, adierazi du.
“Horrexegatik sortu zen Eusko Gudarostea”, gaineratu du. “Horrexegatik, milaka gaztek eman zuten izena gure batzokietan, euren bizitzarik onenean frontera joateko prest; benetako gudariak, gazte abertzaleak eta demokratak ziren, eta dena eman zuten, baita euren bizitza ere, Euskadi eta ikurrinaren defendatzan, esan du.
Euge Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak egin ditu adierazpenok, Azpeitiko Eusko Alderdi Jeltzaleak Loiolako Candido Saseta batailoiari eskainitako monolitoaren ondoan gaur arratsaldean antolatu duen Eusko Gudarostearen omenezko ekitaldian.
Peio Elorza Udal Batzordeko presidenteak azaldu duenez, “herenegun bete ziren 90 urte Estatu Espainiarrean Estatu Kolpea eta Gerra Zibila sortu zenetik, eta hemen, Loiolan, elkartu gara omenaldi xume bat egiteko gerra zibil hartan parte hartu zuten gudariei, bai eta erasoak eta ankerkeria jasan behar izan zuten