Lezamako EAJ-PNVk Gazte Asanblada zoriondu du I. Gazte Topaketaren arrakastagatik

Jeltzaleek gazteen jokabide eredugarria nabarmendu dute, eta Lezamako elkarte-sarea babesten jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Lezamako EAJ-PNVk Gazte Asanblada zoriondu du I. Gazte Topaketaren arrakastagatik 15Uztailak
UztailaK 15 |
LEZAMA

PARTEKATU

Lezamako EAJ-PNVk Gazte Asanbladari zorionik beroenak eta aitortzarik zintzoena helarazi nahi dizkio I. Gazte Topaketa bikain antolatzeagatik. Lehen edizioak arrakasta handia izan du, bai antolakuntzagatik, bai jardunaldi osoan bizi izan den giro apartagatik.

Bertaratutakoek erakutsitako bizikidetza, errespetua, gizalegea eta parte-hartzea Lezamako gazteen konpromisoaren eta arduraren isla dira. Beste behin ere, gazteek erakutsi dute aisialdia modu osasungarri, arduratsu eta errespetuzkoan gozatu daitekeela, espazio publikoak zainduz, bizikidetza indartuz eta Lezamarekiko atxikimendua sendotuz.

EAJ-PNVk eskerrak eman nahi dizkie Gazte Asanbladako kide guztiei egindako ahaleginagatik, erakutsitako konpromisoagatik eta garatutako lanagatik, baita topaketa hau errealitate bihurtzen lagundu duten pertsona guztiei ere.

Ekimen honen arrakastak argi erakusten du elkarteek Lezamako herri-bizitza dinamizatzeko duten garrantzia. “Horregatik, gure gobernu-programan jasotako konpromisoetako bat Lezamako elkarteei beren eguneroko jardunean babesa ematen jarraitzea da, herriari bizia ematen jarrai dezaten, ekimen berriak sustatu eta belaunaldi guztientzako topaguneak sortuz”.

“Gure ustez, elkarteek babesa dutenean eta gazteek aktiboki parte hartzen dutenean, gizarte-kohesioa eta Lezamarekiko atxikimendua sendotzen dituzten proiektuak sortzen dira. Gazteak ez dira gure herriaren etorkizuna bakarrik; gaur egungo Lezamaren protagonista ere badira, herriko bizitza soziala eta komunitarioa aberasten duten ekimenak bultzatuz. Horixe izango da datozen urteetan ere babesten eta sustatzen jarraituko dugun bidea”, adierazi dute.

Interesatu Zaitez