Bergarako EAJ-PNVk eta Venezolarrak Euskadin demokraziarekin, giza eskubideekin eta elkartasunarekin duten konpromisoa berretsi dute

Bergarako Batzokian topaketa bat egin da Venezuelaren egoera aztertzeko eta haurrei, erreskateari eta osasun arretari zuzendutako dirua biltzeko.

Bergarako EAJ-PNVk eta Venezolarrak Euskadin demokraziarekin, giza eskubideekin eta elkartasunarekin duten konpromisoa berretsi dute 10Uztailak
UztailaK 10 |
Bergara

PARTEKATU

Atzo, uztailak 9, Bergarako Batzokian Bergarako EAJ-PNVk eta Venezolarrak Euskadin elkarteak elkarlanean antolatutako ekitaldi bat izan zen, Venezuelak bizi duen egoera eta giza eskubideen eta demokraziaren defentsa ardatz hartuta.

Topaketan Venezuelako herriak bizi dituen zailtasunak izan zituzten hizpide, azken hamarkadan giza eskubideen eta erakunde demokratikoen aurka jasandako erasoei arreta berezia eskainiz. Era berean, Ana Rodriguez kazetari, gizarte langile eta giza eskubideen aldeko aktibistak, Iñaki Anasagasti senatari ohiak eta Pedro Gil Euskadiko Venezuelarren elkarteko presidenteak herrialdearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Ekitaldiaren moderatzailea Kepa Sebal Lazpiur izan zen, EAJ-PNVk Bergaran duen bozeramailea. Halaber, diru-bilketa solidarioa egin zen, haurtzaroarekin, erreskatearekin eta osasun-arretarekin lotutako hainbat ekimen bultzatzeko.

Bilera horrekin, EAJ-PNV Bergarak giza eskubideen, askatasunaren eta demokraziaren aldeko konpromisoa berretsi du, eta elkartasuna adierazi dio Venezuelako herriari eta bakean, justizian eta oinarrizko eskubideen errespetuan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko lan egiten duten pertsona guztiei.

 

Interesatu Zaitez