Jeltzaleek 800.000 euroko udal-inbertsio horren garrantzia azpimarratu dute. Inbertsio horrek herriaren etorkizuna bermatuko du, eta hezkuntza indartuko du Etxebarriren garapenerako eta ongizaterako ardatz gisa.
10Uztailak Etxebarriako EAJ-PNVk oso positibotzat jo du 2026ko udal inbertsiorik nagusiena eskola publiko berriaren ingurua urbanizatzeko proiektua izatea. Jarduera horrekin batera, gogoratu beharra dago Eusko Jaurlaritzak ikastetxe berria eraikitzeko 12 milioi euro bideratuko dituela.
Talde jeltzalearen ustez, udalerriarentzat berebiziko garrantzia duen proiektua da, estrategikoa. "Eskola berria azpiegitura bat baino askoz gehiago da. Proiektu honi esker gure umeak Etxebarrin geratu ahal izango dira, euren herrian ikasi eta hemen hazteko aukera izango dute. Eta horrek gure udalerrira bizitza, etorkizuna eta kohesio dakartza ", adierazi dute.
Etxebarria 800 biztanle inguruko udalerria da eta adinekoen ehunekoa handia izanik, hezkuntza funtsezko elementu bihurtzen da erronka demografikoari aurre egiteko. EAJ-PNVko kideek azpimarratu dute familiek beren seme-alabak herriko eskolara eraman ahal izateko apustua garrantzi handiko erabaki politikoa dela, biztanleria finkatzen eta gizarte-ehuna aktibo mantentzen laguntzen duelako.
Ingurua urbanizatzeko, Udalak 800.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta, horri esker, ikastetxe berria herriguean integratu ahal izango da, oinezkoentzako sarbideak hobetuko dira eta espazio segurua eta funtzionala bermatuko da. Proiektu orokorrak, gainera, herrigunearekin oinezkoentzako lotura eta ibaiaren gaineko pasabide bat aurreikusten ditu, udalerriaren kohesioa indartuz.
Etxebarriko EAJ-PNVk azpimarratu du etxebarritarren ongizatea dela lehentasun nagusia. "Udalerri txikietan ere kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko lan egiten dugu. Eskolaren alde egitea Etxebarriren egungo zein etorkizuneko ongizatearen alde egitea da ", adierazi dute.
1,87 milioi euroko udal-aurrekontuekin, aurreko urtean baino % 16,3 handiagoa, jeltzaleen esanetan lehentasuna argia da: udalerriarentzat bizitza, aukerak eta egonkortasuna bermatuko duten proiektuetan inbertitzea.
"Umeak kalean dituen Etxebarri bat nahi dugu, errotutako familiekin, etorkizun bat eskaintzen duen herria. Eta horrelako erabakiak norabide horretan doaz ".