EAJ-PNVk Oriok behar duen frontoia herritarrekin erabakitzeko apustua egiten du

Talde jeltzaleak bozkatzera animatzen ditu herritarrak eta pilota klubaren beharrei erantzungo dien gune bat sortzearen garrantzia azpimarratzen du. Halaber, Kosta Tailerrean kultur gune berri baten beharra dagoela mantentzen du, frontoia eraikitzen den lekuan izan ala ez.

EAJ-PNVk Oriok behar duen frontoia herritarrekin erabakitzeko apustua egiten du 05Ekainak
EkainaK 05 |
ORIO

PARTEKATU

Orioko EAJ-PNVren udal taldetik, frontoiarekin lotutako prozesu osoan, beti galdera bera egin izan diogu geure buruari: Zein frontoi mota behar du Oriok? Zeintzuk dira herritarren beharrak zein frontoi nahi dugun erabakitzeko?

Hori dela eta, bat gatoz pilota klubaren komunikatu ofizialarekin eta oriotar guztiak bozketan parte hartzera animatzen ditugu.

Garrantzitsua da herritar guztien iritzia jasotzea, eta jakin badakigu oraindik lan asko dagoela egiteko ahalik eta frontoirik onena lortzeko, Orioko herritarren beharrei eta, bereziki, pilota klubaren beharrei erantzun ahal izateko.

Argi dugu beharrezko tresnarik gabe oso zaila da zaletasun bat lortzea eta, are gehiago, profesionalizatzea.

Bestalde, EAJ-PNV udal taldetik beti defendatu dugu beharrezkoa dela Kosta Tallerran kultur gune berri bat sortzea, frontoia bertan eraiki ala ez. Oriok kultur areto egokia merezi duela uste dugu, Oriotarren eta, batez ere, kultur eragileen beharrei erantzuteko gai izango dena.

Interesatu Zaitez