Ertzaintza bere estrategia politikoaren tresna nagusi gisa erabiltzea erabaki duten taldeak daudela salatu du BBBk

Ertzaintza bere estrategia politikoaren tresna nagusi gisa erabiltzea erabaki duten taldeak daudela salatu du BBBk 26Maiatzak
MaiatzaK 26 |
BARAKALDO

PARTEKATU

Bizkaiko EAJ-PNVk onartezintzat jo ditu Barakaldoko Gurutzetako Batzokian Ertzaintzaren aurkako pintadak, irain eta mehatxuekin.

EAJ-PNVren ustez, talde politiko jakin batzuek erabaki dute Ertzaintza erabiltzea beren estrategia politikoaren tresna nagusi gisa.

Etengabe jartzen dute zalantzan gure polizien lana, eta, aldi berean, beren segurtasun-erantzukizunak alde batera uzten dituzte Gobernatzen duten udaletan.

Eta, batez ere, beste aldera begiratzen dute talde jakin batzuek fatxadak edo hiri-altzariak iraintzen, erasotzen edo txikitzen dituztenean.

Jarduteko modu horrek erakusten du nolakoak diren ekintza horiek egiten dituztenak, baita gertaera horien aurrean beste aldera begiratzen dituztena ere.

Interesatu Zaitez