BBBk Uribe Kostako zenbait batzokiren aurkako erasoak gaitzetsi ditu

Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Sopelako batzokiak pintaketekin agertu dira gaur goizean.

BBBk Uribe Kostako zenbait batzokiren aurkako erasoak gaitzetsi ditu 22Maiatzak
MaiatzaK 22 |
BBB

PARTEKATU

Bizkai Buru Batzarrak salatu du Uribe Kostako hainbat batzoki bandalizatu dituztela bart. Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Sopelako batzokiak, presoen aldeko eta maiatzaren 30eko manifestazioaren aldeko pintadekin argertu dira eguna argitzean. Bertan, "Berangokoak aske", "amnistia" edo "maiatzak 30 manifestazioa" irakur daitezke.

Sentsibilitate politiko desberdineko bizilagunen arteko bizikidetzan eta harremanen normalizazioan lagundu beharrean, Bizkai Buru Batzarrak uste du ekintza horiek gure herriak merezi duen balio demokratikoen eta errespetuzkoen aurrerapena oztopatu besterik ez dutela egiten.

Interesatu Zaitez