Gazteria eta etxebixitza: etorkizuna gure esku

Datorren asteazkenean, maiatzaren 6an, Joseba Diez Antxustegik hitzaldi bat emango du Eskoriatzako Batzokian, etxebizitzak gazteentzat dakartzan erronkei buruz.

Gazteria eta etxebixitza: etorkizuna gure esku 29Apirilak
ApirilaK 29 |
ESKORIATZA

PARTEKATU

Asteazkenean, maiatzak 6, arratsaldeko 18:00etan, Eskoriatzako Batzokian, "Etxebizitza eta Gazteria" gaia jorratuko du Joseba Díez Antxustegik. Ponentzia honetan gaur egun gazteek etxebizitza duina eta eskuragarria lortzeko dituzten erronka handiak eta EAJ-PNV eta Eusko Jaurlaritza mahai gainean jartzen ari diren ekimenak aztertuko dira.

Hitzaldiaren helburua da arazoari seriotasunez eta irtenbide errealistekin heltzeko beharrari buruzko hausnarketarako gune bat sortzea, euskal gazteei etxebizitzarako sarbidea errazteko.

Eskoriatzako EAJ-PNVk herritar guztiei, bereziki gazteei, gonbidapena luzatu nahi die ekitaldi honetan parte har dezaten, arazo honen konponbidean aurrera egitea ahalbidetuko duten kezkak eta proposamenak partekatzeko aukera izango baita. “Arazoa zuzenean pairatzen dutenen ekarpenak funtsezkoak dira arazoaren konponbidean aurrera egitea ahalbidetuko diguten jarduera errealistak planteatzeko”, adierazi dute alderdi jeltzaletik.

Interesatu Zaitez