Irkus Ansotegi EAJ-PNVren Getxoko alkategai bakarra aurkeztu dute aho batez

rkus Ansotegi izango da Getxoko alkategai bakarra datozen udal eta foru hauteskundeetarako EAJ-PNVren barne prozesuan. Ansotegi izan da Getxoko hiru udal erakundeek gaur arratsaldean egin dituzten batzarretan proposatutako hautagai bakarra. Nolanahi ere, hautagai ofiziala izateko, maiatzean egingo den bigarren batzar batean berretsi beharko da.

Irkus Ansotegi EAJ-PNVren Getxoko alkategai bakarra aurkeztu dute aho batez 28Apirilak
ApirilaK 28 |
GETXO

PARTEKATU

Irkus Ansotegi, Getxoko 3 Udal Batzarrek proposatu zuten: Algorta, Getxo Zaharra eta Ondarreta. Adostasunezko hautagaia izateaz gain, gaztea da, prestatua, esperientzia eta ibilbide profesional frogatua dituena. Getxoko politika-, kultura- eta gizarte-esparruetan inplikatua. "Gure udalerria gidatzeko pertsona bat" esan du Getxoko EAJ-PNVk.

Irkus Ansotegi Zuluetak 47 urte ditu. Getxon jaioa, Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da 1995etik. Abokatua da. Deustuko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaur egun, aholkularitza juridikoko enpresa baten arduraduna da.

Udalerriko kultur mugimenduan inplikatuta egon da beti. Besteak beste, Bertso Eskolako, Itxartu dantza taldeko edo Hazi eta Bizi elkarteko kide izan da.

Irkus Ansotegi EGIko Kontseilu Nazionaleko eta Algortako Udal Batzordeko kidea izan da.

Interesatu Zaitez