Udal taldeak defendatzen du oraindik badagoela proiektu bideragarriak aurrekontuan txertatzeko tartea, eta datorren urtean ekimen berrien geldialdia saihesteko aukera
21Apirilak EAJ-PNV udal taldeak Udal Gobernuari eskatu dio 2025eko aurrekontuaren likidazio- dekretua sinatu ondoren ireki den aukera aprobetxa dezala, 2026ko aurrekontuan kreditu berriak txertatzeko eta Hondarribiarentzat beharrezkoak diren proiektuak bultzatzeko.
EAJ-PNVk gogorarazi du azaroan, aurrekontuen tramitazioan, proposamen zehatzak aurkeztu zituela, baina Udal Gobernuak ez zituela kontuan hartu. Orain, aurrekontu- aukera berri honekin, hiriarentzat eta herritarrentzat garrantzitsuak diren jarduketak berreskuratzeko unea dela uste du, eta ekimen berririk gabeko urte bat galtzea saihestekoa.
“Erabakitzeko unea orain da. Proiektu berriak martxan jartzen ez badira, datorren urtean ekimen garrantzitsurik gabe geratzeko arriskua dago”, adierazi dute udal taldetik.
Zentzu horretan, EAJ-PNVk hainbat arlotan inbertsio zehatz eta bideragarriak txertatzea proposatzen du; guztira, 1,30 milioi euro, Hondarribiarentzat eta herritarrentzat beharrezkoak diren jarduketak bultzatzeko:
Hiri hobekuntza eta mugikortasuna
• Javier Ugarteko aparkaleku proiektua: 150.000 €
• Harategi, Satarka kalea eta Gipuzkoa plaza berritzeko proiektua: 75.000 €
• Sabino Aranan markesina berriak: 60.000 €
• Gurpil-aulkian doazen pertsonen irisgarritasuna hobetzeko oinezkoentzako pasabideetan espaloien beherapenak: 50.000 €
• Hondartzako gabarroia berritu eta denboraldi honetan bertan jartzea: 50.000 €
Espazio publikoa eta mantentze-lanak
• Auzo-bideetan inbertsioa: 300.000 €
• Guadalupeko mahai eta bankuak berritzea: 35.000 €
• Udarako Guadalupeko behin-behineko ostalaritza zerbitzua martxan jartzea: 50.000 €
Kirol instalazioak
• Kirol instalazioetan inbertsioak: 300.000 €
• Hondartzako belar artifiziala berritzeko proiektua: 45.000 €
Ekipamenduak eta elkarteak
• Elkarteek udal lokalen erabilerari buruzko azterlana: 20.000 €
• Erakusketa areto irisgarri bat alokatu eta egokitzea: 60.000 €
Ondarea eta tokiko nortasuna
• Guadalupeko ermitako freskoak zaharberritzea: 75.000 €
• Parrokiako tximistorratza berritzea: 15.000 €
• Amaiurrekin senidetzearekin lotutako jardunaldi edo kultur ekitaldia: 15.000 €
EAJ-PNVren proposamenen guztizkoa: 1.300.000 €
EAJ-PNVk azpimarratu du proposamen errealistak, bideragarriak eta gauzagarriak direla, eta Udal Gobernuari horiek txertatzeko borondate politikoa eskatu dio.
“Beharrezko proiektuez ari gara, hiria hobetu eta Hondarribiak ekimen berririk gabeko urte bat galtzea saihestu dezaketenak”, amaitu dute.