Amaia Agirre Getxoko alkateak iragarri du ez dela hautagai izango 2027ko udal hauteskundeetarako

Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak eskerrak eman dizkio egindako lanagatik eta bere agintaldian izandako konpromiso eta inplikazioagatik. Getxoko Udalerako EAJ-PNVren zerrendaburu izango den pertsona aukeratzeko prozesua laster hasiko da.

Amaia Agirre Getxoko alkateak iragarri du ez dela hautagai izango 2027ko udal hauteskundeetarako 13Apirilak
ApirilaK 13 |
GETXO

PARTEKATU

Amaia Agirreren testu osoa:

Alderdikide agurgarriak, Gaur zuengana jotzen dut gure alderdiarekin eta Getxorekin dudan konpromisoa beti gidatu duten hurbiltasunetik eta erantzukizunetik.

Azken urteetan bide bizia partekatu dugu, erronkaz eta lorpenez betea. Guztion artean, gure udalerriarentzako garai berri baten oinarriak ezarri ditugu, ikuspegi ireki eta eraikitzaile batetik, gure balioetan errotutako ikuspegitik.

Erabaki pertsonal bat helarazi nahi dizuet, erraza izan ez dena, baina bai sakon hausnartutakoa: Ez naiz hurrengo udal hauteskundeetan Getxoko alkategai aurkeztuko Euzko Alderdi Jeltzaletik.

Legealdi hau amaitzean, etapa bat ixten dela sentitzen dut udalaren gidaritzari dagokionez. Sakon hausnartutako erabakia da, konfiantzazko pertsonekin batera hartutakoa. Getxo haziarazten jarraituko duten pertsona berriei, begirada berriei eta bulkada berriei bidea irekitzeko unea dela uste dut.

Berritzetik, proiektua indartzen jarraitzeko momentua da, udalerri kohesionatu, moderno eta etorkizunduna eraikitzen jarraitzeko nahiarekin.

Nire konpromisoak bere horretan dirauela jakinarazi nahi dizuet. Azken egunera arte lan egiten jarraituko dut, hasiera-hasieratik zeregin bakoitzari eskaini diodan dedikazio, erantzukizun eta ilusio berarekin. Getxorekin eta gure proiektu politikoarekin dudan konpromisoak tinko dirau.

Eskerrik asko bihotzez urte hauetan guztietan erakutsi didazuen laguntza eta konfiantzagatik eta egindako lan guztiagatik. Egindako bidea zuei guztioi esker izan da, eta hala izaten jarraituko du.

Besarkada handi bat, Amaia Agirre.

Interesatu Zaitez