EAJ-PNVk Argentinan eta Uruguain ospatu du Aberri Eguna euskal diasporarekin batera

Aitor Estebanek Buenos Aireseko eta Montevideoko Aberri Egun festetan parte hartu du, Latinoamerikan garatzen ari den misio politiko, instituzional eta ekonomiko-enpresarialaren esparruan, eta nabarmendu du euskal nazioaren "indarguneetako bat" dela "Euskaditik kanpo ere eraikitzen dela"

EAJ-PNVk Argentinan eta Uruguain ospatu du Aberri Eguna euskal diasporarekin batera 13Apirilak
ApirilaK 13 |
EBB

PARTEKATU

Aitor Esteban, EAJ-PNVren EBBren presidentea, Miren Martiarena kanpo harremanetarako burukidearekin batera, Cañuelasen, Buenos Aires probintzian, eta Montevideon ospatu diren Aberri Egunetan izan da asteburu honetan.

Estebanek hitza hartu ahal izan du, eta adierazi du Aberri Egun hauetan parte hartzen dutenak Euskal Herriaren parte direla: "Euskaldun guztien artean lotura bat dagoela sentitu behar dugu. Eta hori indargune bat da. Euskadik bizirik jarraitzen du, nortasunari eusteko gogoz. Eta Euskadin ez ezik, Argentinan eta Uruguain ere egiten da euskal gizatalde oso antolatuekin".

EBBren presidenteak adierazi duenez, "mundua gero eta txikiagoa da eta Euskadi lurraldeetatik haratago doa", eta eskertu egin du "belaunaldiz belaunaldi sugarra pasatzeko eta euskal izpirituari eta nortasunari eusteko konpromisoa eta antolaketa". Bestalde, Estebanek azpimarratu du Euskal Herriak Argentina eta Uruguai bezalako herrialdeen eraikuntzan parte hartu duela. "Gure harremanak sendotu behar ditugu, eta etxera eramaten dudan eginbehar bat da, eta horretara konprometitzen naiz. Guztion artean Euskadi hobea egingo dugu", esan du.

EBBre presidentea Montevideon dago orain. Astelehen honetan bilerak egingo ditu Uruguaiko hiru alderdi politiko nagusiekin “EAJren zentralitatearen erakusle gisa” eta bihar Euskadira itzultzeko bidaiari ekingo dio.

Interesatu Zaitez