El Pleno de Trapagaran aprueba por unanimidad la propuesta conjunta de EAJ-PNV y EH Bildu para aumentar las subvenciones de las fiestas de los barrios

La propuesta acordada por ambas formaciones permitirá actualizar las ayudas y garantizar la viabilidad de los programas festivos ante el incremento de costes.

El Pleno de Trapagaran aprueba por unanimidad la propuesta conjunta de EAJ-PNV y EH Bildu para aumentar las subvenciones de las fiestas de los barrios 11Apirilak
ApirilaK 11 |
TRAPAGARAN

PARTEKATU

Trapagarango Osoko Bilkurak aho batez onartu du EAJ-PNV eta EH Bilduren proposamen bateratua auzoetako jaietarako dirulaguntzak handitzeko 

Bi alderdiek adostutako proposamenak laguntzak eguneratzea eta kostuen igoeraren aurrean jai-programen bideragarritasuna bermatzea ahalbidetuko du.

Trapagaran, 2026ko apirilaren 10ean. Trapagarango Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu du gaur EAJ-PNVk eta EH Bilduk batera egindako proposamena auzoetako jaietarako dirulaguntzak handitzeko, udalerriko jai batzordeek eta auzo elkarteek egindako eskaerari erantzunez

Bi multzoen artean landutako ekimenari esker, ospakizun hauetara bideratutako partida ekonomikoak eguneratu ahal izango dira, azken urteotan izandako kostuen igoerara egokituz eta, horrela, jai-programen jarraipena eta kalitatea bermatuz.

Onartutako zenbateko berriak honako hauek dira:

•            Ugarte: 17.000 eurotik 22.000 eurora.

•            Zugaztieta: 22.000 eurotik 27.000 eurora

•            San Gabriel, Zaballa, Elguero eta Larreineta: 12.000 eurotik 15.000 eurora.

EAJ-PNVk adierazi duenez, "jai batzordeek denbora zeramaten esaten gero eta zailagoa zela jaiak egungo baliabideekin antolatzea, eta zentzuzkoa zen erantzun bat ematea".

Ildo horretan, lortutako akordioa positibotzat jo dute: "Pozik gaude proposamena aurrera atera delako, auzoen eta jaiei eusten dietenen benetako beharrari erantzuten diolako".

Hala ere, "berandu dator, eta horrek ondorioak ditu: ezin izan da Zaballako jaietarako kopurua handitu, maiatzeko zubian ospatzen baitira, auzo horri garaiz laguntzeko aukera galduz", gaineratu dute.

Era berean, azpimarratu dutenez, "beste elkarte batzuei zuzeneko dirulaguntzak emateko aurrekontuak aldatzea ere proposatu zen, baina ez da aurrera atera epe barruan izapiderik egin ez delako, eta horrek agerian uzten du kudeaketa hobetzeko tartea dagoela, udalerriaren beharretara hobeto eta lehenago iristeko".

Akordio honekin, Trapagarango bizitza sozial eta komunitarioaren funtsezko parte diren ospakizunak indartzen dira.

Interesatu Zaitez