EAJ-PNV, Euskal Selekzioarekin Argentinako munduko pilota txapelketan

Aitor Esteban Euskadi-Txile eta Euskadi-Argentina partidetan izan da Mendozan, ‘one-wall‘ modalitatean. "Txile, Argentina eta Uruguaitik egiten ari garen ibilaldian derrigorrezko bisita eta atseginezkoa zen hau”, esan du

EAJ-PNV, Euskal Selekzioarekin Argentinako munduko pilota txapelketan 09Apirilak
ApirilaK 09 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Esteban, EAJ-PNVko EBBren presidentea, Miren Martiarena kanpo harremanetarako burukidearekin batera, Argentinako Mendoza hirian ospatzen ari den pilota mundialean izan da. Zehazki, Estebanek eta Martiarenak gure selekzioa ‘one wall’ modalitatean jokatzen ikusi ahal izan dute, anfitrioiaren eta Txileren aurka.

"Derrigorrezko bisita, atseginezkoa ere, egin behar genuen Mendozara. Oso zaila izan zen gure nazioarteko presentzia lortzea eta behin lortuta, gozatu egin behar dugu, garrantzitsua bait da gure Herriak nazioarte mailan ikusgarritasuna izatea", ziurtatu du Estebanek. Euskadik mundu-mailako honetan parte hartuta, urrats berri bat eman da gure selekzioak nazioartean duen presentzia sendotzeko, eta 2024. urtea mugarri izan da ibilbide horretan. Orduan lortu baitzuen Kongresuko Euskal Taldeak, Esteban bozeramaile zela, Kirolaren Estatuko legea aldatzea, EEPF (Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza) nazioartean ere lehiatu ahal izateko.

Estebanek Mendozan egin duen geldialdi hau Txile, Argentina eta Uruguain zehar egiten ari den bidaiaren parte da.

Hala, EBBren presidentea Buenos Airesen dago orain, eta unibertsitateko ordezkariekin bilduko da, hala nola Gabriel Astarloa, Unibertsitate Australeko Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Buenos Airesko Prokuradore Nagusi ohia (2015-2023); eta baita politikako ordezkariekin ere, hala nola, Pablo Bereciartua, Buenos Aires hiriko Azpiegitura eta Mugikortasun ministroa, eta Jose Ignacio Mendiguren, ministro ohia eta diputatu nazionala.

Estebanek eta Martiarenak diasporarekin topaketa bat egiteko aukera ere izango dute Buenos Airesen, eta bihar, Argentinako hiriburuko Euskal Etxean, Aberri Eguna ospatuko dute. Hilaren 12an, berriz, Uruguaira bidaiatuko dira.

Interesatu Zaitez