EAJ-PNVk udalerriko garbiketa hobetzeko neurriak hartzeko eskatu dio EH Bilduko Udalari

Maite Uribe zinegotziak gogorarazi du Eskoriatza garbi mantentzea eskoriatzarren ardura partekatua dela, baina azpimarratu du Udalak gehiago inplikatu behar duela neurri zehatz eta eraginkorrekin.

EAJ-PNVk udalerriko garbiketa hobetzeko neurriak hartzeko eskatu dio EH Bilduko Udalari 11Martxoak
MartxoaK 11 |
ESKORIATZA

PARTEKATU

Eskoriatzako EAJ-PNV udal taldea kezkatuta agertu da herrian gero eta nabarmenagoa den garbitasun faltagatik. Kaleetan jaso gabeko txakur-gorotzak eta espazio publikoetan jarritako kartelak eta egindako pintadak udalerriaren irudia hondatzen ari dira, eta eguneroko bizikidetzari eragiten diote. Baita garaiz jaso gabe pilatzen diren zabor-poltsak ere.

Maite Uribe zinegotziak adierazi duenez, “Eskoriatza garbi mantentzea guztion ardura da, baina Udalak beste urrats bat eman behar du ekintza zehatz eta eraginkorrekin eta sentsibilizazio kanpainekin, gizalegea sustatzeko eta gure kaleak egoera onean mantentzen laguntzeko”.

Ildo horretan, EAJ-PNVk uste du “EH Bilduko Udalak ezin dituela bere erantzukizunak alde batera utzi orain arte bezala, eta, beraz, premiazkoa dela udalerriaren irudia zaintzeko, garbiketa gehiago eta hobea planifikatzea eta sentsibilizazio kanpainak bultzatzeko neurriak hartzea, eta, horrela, Eskoriatza pertsona guztientzako espazio atseginagoa izatea”.

“Eskoriatza garbi bat, bizitzeko udalerri atseginago bat da”, amaitu du Uribek.

 

Interesatu Zaitez