Konpromisoa, esperientzia eta batasuna: horrelakoa da Irunen alde lan egingo duen Uri Buru Batzar berria

Irungo EAJ-PNVren Batzarrak asteazken honetan Iulen Arana aukeratu zuen presidente eta Izaskun Izagirre, Ana Chaves, Elena Etxegoyen, Ibane Yarritu, Amaia Txapartegi eta José Enrique Corchón batzarkide

Konpromisoa, esperientzia eta batasuna: horrelakoa da Irunen alde lan egingo duen Uri Buru Batzar berria 20Otsailak
OtsailaK 20 |
IRUN

PARTEKATU

Joan den otsailaren 18an, Irungo EAJ-PNVren Udal Batzarrak Iulen Arana aukeratu zuen Irungo Uri Buru Batzarreko lehendakari. Gainera, Udal Batzarrak Izaskun Izagirre, Ana Chaves, Elena Etxegoyen, Ibane Yarritu, Amaia Txapartegi eta José Entique Corchón irundarrak aukeratu zituen batzarkide izateko. Batzar berri honek hurrengo bi urteko erronken artean 2027ko udal hauteskundeak helburu nagusitzat hartu du.

Lehendakari berria, mediku koordinatzaile gisa lan egiten duena, EGIren (alderdiko gazte mugimendu politikoa) Gipuzkoako Erki Kontseiluko kidea izan da eta hainbat alditan egon da Uri Buru Batzordean, presidenteorde gisa azken bi urteetan. Aranak erronka berri hau “ilusio berrituarekin” onartu du “irundarrok nahi dugun Irun horren alde taldean lan egiten jarraitzeko; hiri segurua, hurbila eta aukeraz betea, belaunaldi eta jatorri guztiek gure bizi-proiektuak modu praktikoan eta zoriontsuan garatu ahal izango ditugun etorkizunerantz konfiantzaz aurrera eginez".

Uri Buru Batzarreko gainerako kideei dagokienez, Aranak nabarmendu du "ibilbide luzeko taldea” dela, “Irun maite eta ezagutzen duena, bere egunerokotasunaren parte delako. Beren esparruetan ezagunak diren eta merkataritza, hezkuntza, garraioa eta erakundeak sakon ezagutzen dituzten pertsonez osatutako taldea da, baina, batez ere, beren hiriarekin eta jendearekin konprometitutako pertsonez osatutako taldea".

Iulen Aranak Jasone Ugarte ordezkatuko du, azken bi urteetan Uri Buru Batzarreko presidente izan dena, eta 2024tik egindako lana aitortu nahi izan dio: "Bere etapa ausardiak eta erabaki zailak hartzeko gaitasunak markatu dute, beti Irunen eta bertako jendearen ongizatean pentsatuz. Energia, grina eta dedikazio zintzoa eman ditu EAJ-PNV irundarren zerbitzura jartzeko, politika, batez ere, pertsonen bizitza hobetzeko eta interes kolektiboa edozein interesen gainetik jartzeko tresna dela defendatuz".

Kide berriak elkarlanean eta hiriak partekatzen duen sentimenduan oinarrituko dira, etorkizuneko erronka handiei aurre eginez eta herritarrak harro sentituko diren Irun hobea eraikiz.

Interesatu Zaitez