EAJ-PNVk Azken Portuko proiektua bultzatu du trafikoa arintzeko eta inguru horretako konexioak hobetzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten bertan hasiko ditu obrak, trafikoa eta irisgarritasuna hobetzeko, eta jarduketak Arbes-Oinaurreko AP-8ko etorkizuneko lotune osora konektatuko du

EAJ-PNVk Azken Portuko proiektua bultzatu du trafikoa arintzeko eta inguru horretako konexioak hobetzeko 19Otsailak
OtsailaK 19 |
IRUN

PARTEKATU

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eider Mendoza diputatu nagusiaren lidergopean, dagoeneko idatzita dauka Irungo Azken Portuko errepide-lotura hobetzeko proiektua. Izan ere, udalerriko trafiko intentsitate handienetako eremua da, eta aurreikusitako lotune berrira konektatuko da. EAJ-PNVtik aurrerapausoa bereziki azpimarratzen dugu, hain zuzen ere, helburu jakin bati argi erantzuten diolako: herritarren egunerokotasuna hobetuko duten inbertsioak planifikatu, lehenetsi eta, azken buruan, gauzatzea.

Inbertsioa Aldundiaren Bidasoaldeko mugikortasuna eta konexioak hobetzeko plan integralaren barruan kokatzen da; guztira 50 milioi euroko inbertsio globala aurreikusi da, eskualde osoan irtenbide desberdinak eskaintzeko. Horrela, Irungo hegoaldeko lotura osatuko du Aldundiak; alde batetik, irtenbide integrala egituratuko du eta, bestetik, Azken Portu iparraldeko saihesbidearekin lotuko du. Era berean, Hondarribia eta Irungo sarbideak hobetzea eta N-638 eta GI-636 errepideen bidezko konexioa indartzea bultzatuko dugu. Helburua da auto-ilarak murriztea, trafikoa ordenatzea eta eguneroko joan-etorrietan segurtasuna eta fidagarritasuna irabaztea.

Gainera, Amute eta Mendelu auzoetan mugikortasuna hobetzeko jarduketa espezifikoak txertatu ditugu, baita Plaiaundi eta Azken Portu inguruko sarbideetan hobekuntzak eta trafikoaren antolamenduan neurriak ere. Proiektua EAJ-PNVk duen kompromisoaren emaitza da, mugikortasun eraginkorragoaren eta modernoagoaren aldekoa. Hala, obrak aurten hasiko ahal izateko. Helburua honako hau da: eskualde osoarentzat hiri-plangintza ordenatuago, irisgarriago eta eraginkorrago baten zerbitzura dagoen bide-sare modernoa eta eraginkorragoa osatzea.

 

Interesatu Zaitez