EAJ-PNVk Karmele Tubillak Santurtziren alde egindako lana, bere konpromisoa eta eskuzabaltasuna eskertu ditu

Santurtziko EAJ-PNVk ulertzen eta onartzen ditu Karmele Tubilla alkateak udalerriko alkate izateari uko egiteko izan dituen arrazoiak. EAJ-PNV lanean ari da udalaren gobernagarritasuna bermatzeko.

EAJ-PNVk Karmele Tubillak Santurtziren alde egindako lana, bere konpromisoa eta eskuzabaltasuna eskertu ditu 12Otsailak
OtsailaK 12 |
SANTURTZI

PARTEKATU

Santurtziko EAJ-PNVk eskerrak eman nahi dizkio Karmele Tubillari urte hauetan guztietan Udalean egindako lanagatik. Lehenengo zinegotzi eta gero alkate bezala.

Eskerrik asko zure eskuzabaltasunagatik, dedikazioagatik eta Santurtzirekin eta Eusko Alderdi Jeltzalearekin beti erakutsi duzun konpromisoagatik.

Une honetatik aurrera, lehen alkateordeak hartuko du bere gain alkatetzaren lanen ardura. EAJ-PNV-k abiarazi du Karmele Tubilla ordezkatzeko prozesua. Lanean ari gara Santurtziren etorkizunaren ardura hartuko duen persona osoko bilkuran aukeratzeko.

Interesatu Zaitez