Alderdi jeltzaleak EH Bilduren eta AIBren udal-gobernuaren gelditasuna salatu du, “hiru urtetan ez duelako urrats bakar bat ere egin ingurumena babesteko eta bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko proiektuetan” Gogoratu behar da aurreko legegintzaldian, EAJ-PNV alkatetzan zegoela, beharrezko lan tekniko guztia egin zela Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoarekin batera
05Otsailak Abadiñoko EAJ-PNV-k udal Gobernu taldeari Astola eta Laubideta auzoetan egiteke dauden saneamendu proiektuak berehala abian jartzeko eskatu dio. “Jarduera horiek urteak daramatzate gauzatzeko prest, eta funtsezkoak dira ibaira zuzenean egiten diren isurketekin amaitzeko”, azaldu dute.
Alderdi jeltzaleak salatu duenez, aurreko legealdian —EAJ-PNV-ren alkatetzapean— Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoarekin batera beharrezko lan tekniko guztia prest utzi bazen ere, “EH Bilduren eta AIBren egungo Gobernuak ez du ezer aurreratu hiru urteko agintaldian”.
“Idatzita eta adostuta utzi genituen proiektuak Ur Partzuergoarekin. Orain falta den gauza bakarra horiek gauzatzeko borondate politikoa da”, adierazi du Mikel Garaizabal EAJ-PNV-ko Abadiño Udaleko bozeramaileak, eta gogorarazi du “jarduera zehatzak direla, eta ez etorkizuneko planak”.
Astolako kasuan, 13., 15., 17., 19. eta 21. eraikinen saneamendu-proiektuak, 2021eko maiatzean idatzitakoak, hondakin-urak Lehen Mailako Saneamendu Sareko Matiena-Atxondo kolektorearekin lotzea aurreikusten du, kolektore nagusi bat eta hiru inkorporazio eraikiz.
Era berean, Laubidetan (Traña-Matiena) prest geratu zen 1 eta 11 zenbakien arteko etxebizitzen saneamendu-proiektuaren idazketa, eta ezinbesteko jarduketa bat da oraindik ere inguru horretan gertatzen diren isurketekin behin betiko amaitzeko.
“Abadiñok kudeaketa, konpromisoa eta ekintzak behar ditu”
“Gure ibaien babesak, ingurunearen zaintzak eta bizilagunen osasunak ezin dute itxaroten jarraitu. Gobernu taldeari azkar eta eraginkortasunez jokatzeko eskatzen diogu”, azpimarratu du Garaizabalek. “Abadiñok kudeaketa, konpromisoa eta ekintzak behar ditu. Eta, batez ere, beste aldera begiratzeari utzi behar duen gobernu bat”.
Ildo horretan, Abadiñoko EAJ-PNV-k Gobernu taldeari eskatu dio berehala aktibatu ditzala Ur Partzuergoarekin beharrezkoak diren hitzarmenak, lehenetsi ditzala inbertsio horiek eta egutegi argia ezar dezala horiek gauzatzeko, informazioa eta herritarrekiko gardentasuna bermatuz.
“Saneamendua ezin da blokeatu interes politikorik ez dagoelako. Dena prest dago ekiteko, erabakia besterik ez da falta”, amaitu dute jeltzaleek.