Galdakaoko EAJ-PNVk salatu du Eh Bilduk etxebizitzaren eta apiegituren arloan duen inakzioak udalerriaren etorkizuna arriskuan jartzen ari dela

Galdakaon urteak eman dira etxebizitza babestuen garapen berririk gabe, emantzipaziorako laguntza eraginkorrik gabe eta funtsezko azpiegituretan benetako aurrerapenik gabe. EAJ-PNV Galdakaok zorroztasun, plangintza eta erantzukizun handiagoa eskatzen du galdakoztarren benetako beharrei erantzuteko.

Galdakaoko EAJ-PNVk salatu du Eh Bilduk etxebizitzaren eta apiegituren arloan duen inakzioak udalerriaren etorkizuna arriskuan jartzen ari dela 03Otsailak
OtsailaK 03 |
GALDAKAO

PARTEKATU

EAJ-PNV Galdakaok herriak bizi duen geldialdi egoera kezkagarria salatu du, herritarrentzat funtsezkoak diren bi esparrutan: etxebizitza eskuratzea eta hiri-azpiegiturak. Alderdi jeltzaleak deitoratu du EH Bilduren gobernu taldea ez dela ari Galdakaok aurrera egin ahal izateko benetako konponbideak eskaintzen, ez dago inolako planifikaziorik eta lidergo osoa galdu du.

Azken adibideetako bat lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzaren tramitazioa izan da. EAJ-PNV Galdakaok gogorarazi du udal gobernuak lokalak etxebizitza bihurtzeari buruzko ordenantza bat eraman nahi zuela Osoko Bilkurara, udal arkitektoaren txosten teknikoa eta beharrezko berme juridikoak izan gabe. Alderdi jeltzaleak egindako fiskalizazioari eta zorroztasun administratiboaren eskakizunari esker, prozesua bideratu eta udalerriarentzat arau sendoa, baliozkoa eta bermeduna lortu da.

Etxebizitzaren arloan, alderdiak ohartarazi du 2018tik ez dela Udaletik babes ofizialeko etxebizitzetara bideratutako hirigintza-garapen berririk bultzatu. Sustapenerako eskumena Eusko Jaurlaritzarena bada ere, EAJ-PNV Galdakaok adierazi du Udalak lurzorua aktibatzeko, hirigintza-hitzarmenak adosteko eta modu proaktiboan planifikatzeko erantzukizuna duela.

Interesatu Zaitez