Ansolak EAJren jarrera azkar eta irmoa defendatu du, Getxoko zinegotziak ikertuak diren berri izan ostean

Ansolak EAJren jarrera azkar eta irmoa defendatu du, Getxoko zinegotziak ikertuak diren berri izan ostean 24Urtarrilak
UrtarrilaK 24 |
GETXO

PARTEKATU

Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan du EAJ "koherentziaz, azkartasunez eta irmotasunez" jokatzen ari dela testuinguru bakoitzean, "printzipio etikoak errespetatuz". Sumarioaren sekretua kendu ondoren, sumarioaren edukia oraindik ezagutzen ez duela eta ikertutako pertsonak ez dituela aurrez epaitzen argitu du. "Errugabetasun-presuntzioa errespetatzen dugu", azpimarratu du.

Ansolak gogorarazi du azkartasuna eta irmotasuna agindu zituela, eta zinegotziak ikertuak direla jakin bezain laster, karguak ordezkatzeko prozesua hasi dela. "Justiziari bizkortasuna eta gertakariak lehenbailehen argitzea eskatzen diogu orain", eskatu du. Bitartean, BBBko presidenteak udalerriaren gobernagarritasunarekiko konpromisoa agertu du, "ildo horretan, zinegotziak berehala ordezkatuko ditugu".

Interesatu Zaitez