Ansolak neurriak hartuko direla bermatu du, baldin eta Getxoko Udalean legearen edo printzipio etikoen aurkako jarduerarik balego

Basándose en la información de la que se cuenta hasta el momento, Ansola ha concluido que los procedimientos administrativos han sido garantistas. Ha enfatizado la idea de la presunción de inocencia, al mismo tiempo que defiende que las y los responsables políticos deben dar “ejemplo de honestidad”.

Ansolak neurriak hartuko direla bermatu du, baldin eta Getxoko Udalean legearen edo printzipio etikoen aurkako jarduerarik balego 18Urtarrilak
UrtarrilaK 18 |
BBB

PARTEKATU

Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteari egunotan ikertzen ari diren Getxoko hirigintza auziari buruz galdetu diote gaur. BBBko presidenteak lasaitasun-mezu bat bidali nahi izan die herritarrei, egoerak hala eskatzen badu neurriak hartuko direla bermatuz. "Gure konpromisoa argia da", ziurtatu du, “beharrezkoak diren erabakiak hartuko ditugu legearen edo printzipio etikoen aurkako jarduera baten susmorik txikiena dugun une berean. Euzko Alderdi Jeltzalearen hitza” agindu du.

Ansola ulerkor agertu da Getxoko herritarrek izan dezaketen harriduraren aurrean, eta jakinarazi du Bizkai Buru Batzarra "ordu eta ahalegin asko" ematen ari dela, bai udalarekin baita Getxoko alderdiarekin batera ere, egoera aztertzeko.

Orain arteko informazioan kontuan hartuta, Ansolak ondorioztatu duenez, "gaur egun, daukagun informazioarekin, esan dezakedan gauza bakarra da prozedura administratiboak bermatzaileak izan direla eta legedia zorrotz bete dutela". Horrekin lotuta, errugabetasun-presuntzioaren ideia azpimarratu du eta aldi berean, defendatu du, arduradun politikoek "zintzotasunaren adibide" izan behar dutela.

Interesatu Zaitez