Getxoko EAJ-PNV kezkatuta agertu da Irurak bat eraikina eraistearekin lotutako azken jarduketa judizialak direla eta

"Gai hau lehenbailehen argitzeko interesa dugun lehenak gara", esan du Getxoko talde jeltzaleak.

Getxoko EAJ-PNV kezkatuta agertu da Irurak bat eraikina eraistearekin lotutako azken jarduketa judizialak direla eta 14Urtarrilak
UrtarrilaK 14 |
GETXO

PARTEKATU

EAJ-PNVk beti eskatu dio udalari gardentasuna, lankidetza eta eredugarritasuna gai honetan. Hasieratik, alderdiak udalean dituen kargu instituzionalekiko konfiantzari eusten dio. Gaur egun ditugun datuen arabera, udalak une oro jardun du indarrean dauden prozedura eta arauen arabera.

Nolanahi ere, Getxoko EAJ-PNV egoera hori aztertzen ari da Bizkai Buru Batzarrarekin batera, eta erantzukizun politikoak egon daitezkeen edozein zantzuren aurrean, irmotasun osoz jardungo du.

Interesatu Zaitez